Mecklenburg-Aurrepomerania

Mecklenburg-Aurrepomerania[1] (alemanez: Mecklenburg-Vorpommern) Alemaniako iparraldeko estatu federal bat da. Bi zati ditu, Mecklenburg eta Mendebaldeko Pomerania. Hiriburua Schwerin du, nahiz eta hiririk handiena Rostock den. Populazio-dentsitate baxua du. Izan ere, azaleraz seigarren estatua bada ere, biztanle kopuruaren aldetik 14. baino ez da.

Mecklenburg-Aurrepomerania
Mecklenburg-Vorpommern
Mecklenburg-Aurrepomeraniako bandera
Bandera
Mecklenburg-Aurrepomeraniako armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaSchwerin
Land buruaErwin Sellering (SPD)
ISO kodeaDE-MV
Bozak Bundesraten3 (69tik)
Geografia
Koordenatuak53°45′N 12°30′E / 53.75°N 12.5°E / 53.75; 12.5
Azalera23,174 km²
Demografia
Biztanleria1.628.378 biztanle
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.regierung-mv.de/

Eskualde turistikoa da Alemaniaren barnean. Izan ere, turisten artean entzutetsuak dira Baltikoa kostaldea eta uharteak, hiriak eta Meklenburgeko aintzira eremua. Gainera, Greifswald eta Rostock hirietako unibertsitateak (1456an eta 1419an sortuta hurrenez hurren) Alemaniako eta Iparraldeko Europako unibertsitaterik zaharrenetakoak dira.

Geografia

aldatu

Itsaso Baltikoari begira dagoen eremua da. Alemaniako bi uharte handienak bertan daude, Rügen eta Usedom. Mila aintziren lurra (alemanez: Land der tausend Seen) ezizenaz ezagutzen da gainera. 283 natur babesgune eta hiru parke nazional ditu.

Parke nazionalak 1990ean eratu ziren. Honako hauek dira:

Bestalde, hiri handienak honako hauek dira (2010eko datuak):

  1. Rostock (202.735 biztanle)
  2. Schwerin (95.220)
  3. Neubrandenburg (65.282)
  4. Stralsund (57.670)
  5. Greifswald (54.610)
  6. Wismar (44.397)

Historia

aldatu
 
Schweringo gaztelua

Izotz Arotik populatua izan da eremu hau. Duela 2.000 urte antzinako germaniarrak zeuden bertan baina migrazio aldietan hegoaldeko lurretara jo zuten eta eslaviarrek hartu zituzten lur hauek. Mecklenburgen Obotritak ezarri ziren eta Pomeranian Veletiak eta Raniak. X. mendean Vikingoek merkatal-herri batzuk sortu zituzten kostaldean.

Mecklenburg

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Mecklenburg»

XII. mendearen azken aldera Henrike Lehoiak obotritak menperatu eta populazioa kristautu zuen. 1348an Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barneko dukerri bihurtu zen baina 1352an bitan banatu zen, alde batetik Mecklenburg-Schwerin eta bestetik Mecklenburg-Strelitz. Bi dukerriak Dukerri handi bihurtu ziren 1815ean. Banaketa luze hau izan arren Mecklenburg guztiak kultura berdina mantendu izan du.

Aurrepomerania

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Aurrepomerania»

Erdi Aroan Pomeraniako dukerria eratu zen. Westfaliako Bakearen ondoren (1648) suediarrek eskuratu zuten baina 1815ean Prusiaren esku gelditu zen.

Mecklenburg-Aurrepomerania

aldatu

Bigarren Mundu Gerra bukatzerakoan sobietarren okupazio eremuan gelditu zen eta hauek Mecklenburg-Aurrepomerania barrutia (Bezirk) eratu zuten. Ekialdeko Alemanian itsasertza zuen barruti bakarra izan zen. 1990an Alemania bateratuko estatu federala bihurtu zen.

Banaketa administratiboa

aldatu
 
Mecklenburg-Aurrepomeraniako banaketa administratiboa. Lerro gorriak bi eskualde historikoak bereizten ditu

2011eko irailaren 4ean lurraldearen berrantolaketa izan zen eta estatua sei barrutiz (Landkreis) eta bi hiri askez osaturik gelditu zen.

Hiri askeak

aldatu
  1. Rostock (HRO)
  2. Schwerin (SN)

Barrutiak

aldatu
  1. Rostock barrutia
  2. Ludwigslust-Parchim
  3. Mecklenburgische Seenplatte
  4. Ipar mendebaldeko Mecklenburg
  5. Aurrepomerania-Greifswald
  6. Aurrepomerania-Rügen

Politika

aldatu
 
Erwin Sellering gobernu burua

2011ko irailaren 4ean egin ziren Mecklenburg-Aurrepomeraniako parlamenturako hauteskundeak. Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata erraz irabazi zituen. Honako hauek izan ziren emaitzak:

Alderdia Bozkak Ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) 239.745 % 35'7 28
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 155.084 % 23'1 18
Ezkerra (Die Linke) 123.502 % 18'4 14
90 Aliantza/Berdeak 56.438 % 8'4 6
Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NPD) 40.075 % 6'0 5
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) 18.428 % 2'7 0
Gainontzeko alderdiak 37.609 % 5'6 0

Ekonomia

aldatu

Estatuaren ekonomia turismoan oinarritzen da. Uharte ederrak eta kostaldeko herri tradizional politez gain Hansa hiri izan ziren Stralsund, Wismar, Greifswaldgo gaztelu eta jauregi ederrak ere baditu. Aspaldian goraka doa osasunari loturiko turismoa ere.

Pertsona ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu