Louis-Victor-Pierre-Raymond, de Broglie-ko 7. dukea, Louis de Broglie moduan ezagunagoa (Dieppe, 1892ko abuztuaren 15a - Louveciennes, 1987ko martxoaren 19a), fisikari frantses eta nobel saridun bat izan zen. Frantziako Zientzien Akademian betiereko idazkari ere izan zen, Parisen.

Louis de Broglie

(1929)
Comité national français d'histoire et de philosophie des sciences (en) Itzuli lehendakari

1956 - 1972 - Jean Dieudonné
President of the International Union of History and Philosophy of Science (en) Itzuli

1953 - 1956
George Sarton (en) Itzuli - Robert Jacobus Forbes (en) Itzuli
16. seat 1 of the Académie française (en) Itzuli

1944ko urriaren 12a - 1987ko martxoaren 19a
Émile Picard - Michel Debré
Parisko Zientzien Fakultateako katedradun

1933 - 1962
Léon Brillouin (mul) Itzuli - Jacques Yvon (mul) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis Victor Pierre Ramon de Brogli
JaiotzaDieppe1892ko abuztuaren 15a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaNeuilly-sur-Seine
HeriotzaLouveciennes1987ko martxoaren 19a (94 urte)
Hobiratze lekuaNeuilly-sur-Seine Old Communal Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaVictor de Broglie (1846-1906)
AmaPauline Célestine de La Forest d'Armaillé
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
LeinuaHouse of Broglie (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Janson-de-Sailly (en) Itzuli 1909)
Parisko Zientzien Fakultatea
(1911 - 1924) doctorate in France (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoctorate in France (en) Itzuli
TesiaRecherches sur la théorie des Quanta (en) Itzuli
Tesi zuzendariaPaul Langevin
Doktorego ikaslea(k)Alexandru Proca (mul) Itzuli
Nicolás Cabrera (en) Itzuli
Jules Géhéniau (en) Itzuli
Bernard d'Espagnat (mul) Itzuli
Jean-Louis Destouches (mul) Itzuli
Olivier Costa de Beauregard (en) Itzuli
Cécile DeWitt-Morette
Mioara Mugur-Schächter (en) Itzuli
Mioara Mugur-Schachter (en) Itzuli
José António Vieira Vassalo Pereira (en) Itzuli
João Luis Andrade e Silva (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Maurice de Broglie
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, matematikaria, unibertsitateko irakaslea, historialaria, fisikari teorikoa, filosofoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Sorbona  (1925 -  1927)
Institut Henri Poincaré (en) Itzuli  (1928 -  1962)
Parisko Zientzien Fakultatea  (1932 -  1962)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Frantses Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Vichy National Council (en) Itzuli
Zientzien Pontifize-Akademia
International Academy of Quantum Molecular Science (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Linzeen Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Indiako Zientzien Akademia Nazionala
International Academy of the History of Science (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Musicbrainz: 44dee43f-c7c9-477e-b0ad-686f90ed3da6 Discogs: 4437249 Find a Grave: 13776355 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Dieppen (Itsas Sena) jaio zen, Victor de Broglieko 5. dukearen seme gazteena zelarik. 1960an bere anaia nagusi zen Maurice de Broglieko 6. dukea (fisikaria baita) ondorengorik utzi gabe hil zenean, bera bihurtu zen de Broglieko 7. kondea. Ez zen inoiz ezkondu ezta seme-alabarik eduki ere eta Louveciennesen (Yvelines) hil zenean, bere urruneko lehengusu batek (Victor-François de Broglie) hartu zuen haren noblezia-titulua.

Hasieran, humanitateen bidetik egin zituen ikasketak, bere lehen gradua historian lortu zuelarik. Haatik, geroago -eta ziurrenik bere anaia nagusiaren eraginpean- matematika eta fisikan interesatzen hasi zen. 1914an Lehen Mundu Gerra hasi zenean, bere burua bolondres aurkeztu zuen irrati bidezko komunikazioen garapenerako.

Bere anaia Maurice ez bezala, Louis de Brogliek fisikari teoriko baten pentsamoldea zuen, esperimentalista edo ingeniari batena baino. 1924an bere tesi doktorala aurkeztu zuen Recherches sur la théorie des quanta (Ikerkuntzak teoria kuantikoari buruz) non bere elektroien uhinen teoria proposatu zuen, uhin-partikula dualtasunaren materiari buruzko teoria bertan sartzen zelarik. Honen ikerkuntza sakonagoak, de Broglie hipotesia ondorioztatzera eraman zuen higitzen ari den partikula orok elkarturik duen uhin bat du baieztatu zuenean. Honela, uhinen mekanika zeritzon esparru berri bat zabaldu zuen fisikan, materiaren eta argiaren fisika batu zituenean. Lan garrantzitsu honi esker 1929ko Fisikako Nobel Saria irabazi zuen. Hipotesi honen aplikazio batzuen artean aipagarria da mikroskopio elektronikoaren garapenaren kasua, honi esker, mikroskopio optikoekin alderatuta irudien erresoluzio askoz hobea lortu baitaiteke, elektroien uhin-luzera fotoiena baino laburragoa delako hain zuzen ere.

Beranduago, gaur eguneko mekanika kuantikoa menperatzen duen probabilitateari aurre egiten dion uhinen mekanikarien jatorriari buruzko azalpen bat kaleratu zuen. Teoria hori de Broglie Bohm teoria moduan da ezagutua, 1950ean David Bohmek eginiko ukitu batzuk direla eta.

1924tik 1932ra de Brogliek fisika teorikoa irakatsi zuen Parisko unibertsitatean, zeinetan gai honetako katedraduna izan zen.

1933an egin zuten Frantziako zientzien akademiako kide eta 1942an bihurtu zen bertako betiereko idazkari. 1944ko urriaren 12an aurkeztua izan zen Académie Françaiseko kide izateko, Émile Picard matematikariaren lekua hartzeko, baina, okupazio garaiko akademiako kideen heriotza eta kartzela zigorrak zirela eta, ezin izan zen 20 kideren quorum minimoa bete. Hala ere garaiaren berezitasun eta ez-ohikotasuna kontuan hartuta, aldeko 17 botoak aintzat hartu eta de Broglie kide egin zen. Akademiaren historiaren gertakizun singular batean, bere anaia Mauricek hartu zuen kide moduan (Maurice 1934an izan zen hautatua). 1945ean Frantziako energia atomikorako komisioan postu bat eman zioten, industria eta zientzia uztartzeko egindako ahalegina eskertu nahian.

UNESCOk lehen Kalinga saria eman zion 1952an, jakintza zientifikoa zabaltzeko de Broglieren lana aintzat hartuta eta gainera, Londresko Royal Societyk kide moduan onartu zuen hurrengo urtean. 1961ean Ohorezko legioaren Gurutze Handiaren Zaldunaren titulua hartu zuen. Henri Poincaré institutuan mekanika aplikatua ikertzeko zentru bat ireki zuen, non optika, zibernetika eta energia atomikoaren gaineko ikerkuntza lantzen zen.

Jasotako sariak

aldatu

Idatzitako lan nagusiak

aldatu
  • Recherches sur la théorie des quanta (Ikerkuntzak teoria kuantikoaren gainean), Tesia, Paris, 1924.
  • Ondes et mouvements (Uhinak eta mugimendua). Paris: Gauthier-Villars, 1926.
  • Rapport au 5e Conseil de Physique Solvay. Brussels, 1927.
  • La mécanique ondulatoire (Uhinen mekanika). Paris: Gauthier-Villars, 1928.
  • Matière et lumière (Materia eta argia). Paris: Albin Michel, 1937.
  • Une tentative d'interprétation causale et non linéaire de la mécanique ondulatoire: la théorie de la double solution. (Uhinen mekanika ez-lineala: Interpretazio kausal bat) Paris: Gauthier-Villars, 1956.
  • Sur les sentiers de la science (Zientziaren bidezidorrei buruz).
  • Introduction à la nouvelle théorie des particules de M. Jean-Pierre Vigier et de ses collaborateurs. (Partikula elementalen Vigier teoriarako sarrera) Paris: Gauthier-Villars, 1961. Paris: Albin Michel, 1960.
  • Étude critique des bases de l'interprétation actuelle de la mécanique ondulatoire. (Gaur egungo uhinen mekanikaren interpretazioa: Azterketa kritiko bat) Paris: Gauthier-Villars, 1963.
  • Certitudes et incertitudes de la science (Zientziaren ziurtasunak eta ziurgabetasunak). Paris: Albin Michel, 1966.

Kanpo estekak

aldatu