Leszno
Leszno [ˈlɛʂnɔ] (Lissa alemanez) Polonia Handiko voivoderriko hiria da, Poloniako erdi-mendebaldean kokatua dagoena. 2008. urtean 63.955 biztanle zituen. 1975 eta 1998 artean, jada desagertutako Lesznoko Voivodiako hiriburua izan zen. Hiriak konderri titulua du.
Leszno | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
barruti-hiria | |||||||||||
Lesznoko azoka plaza Irudi gehiago | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | Polonia | ||||||||||
Probintzia | Polonia Handia | ||||||||||
Alkatea | Tomasz Malepszy | ||||||||||
Izen ofiziala | Leszno | ||||||||||
Posta kodea | 64-100 à 64-106, 64-110 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 51°48′N 16°36′E / 51.8°N 16.6°E | ||||||||||
Azalera | 31,86 km² | ||||||||||
Altuera | 88 m | ||||||||||
Mugakideak | Lipno udalerria (Polonia Handiko voivoderria), Osieczna udalerria (Polonia Handiko voivoderria), Rydzyna udalerria eta Święciechowa udalerria | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 61.791 (2021eko martxoaren 31) −1.714 (2019) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.022,3 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | XIV. mendea | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Suhl, Montluçon, Kaluga, Stryi (en) eta Sisak | ||||||||||
http://www.leszno.pl/ |
Historia
aldatuLesznori buruzko lehen aipamen historikoak 1393. urtekoak dira. Establezimendua Wieniawa leinuko Stefan z Karninarena zen. Haren familiak Leszczyński abizena hartu zuen poloniar nobleziaren ohiturei jarraituz.
XVI. mendearen hasieran, Bohemiatik zetozen protestante errefuxiatuak Lesznora joan ziren bizitzera Leszczyński familiak gonbidaturik, eta familia honetako kideak kalbinismora bihurtu ziren. Bohemiako protestanteen eta Silesiako ehuleen etorreraren ondoren, Poloniako Segismundo I.a Zaharra erregeak establezimenduari hiri titulua eman zion. Horrez gain, Leszno Polonia Handiko inprimagunerik handiena izan zen, batez ere protestante komunitateari esker. Protestante biztanle kopuruak nabarmen egin zuen gora, batez ere Hogeita Hamar Urteko Gerratik ihesi zihoazen Silesiako alemaniar errefuxiatuei esker. 1636 eta 1639 bitartean, hiria gotortu zuten eta honen lurrak hedatu ziren. Alabaina, 1655. urteko sute handiak Lesznoko garai oparoari amaiera eman zion. Hori gutxi balitz, 1707an, Iparraldeko Gerra Handian zehar, errusiarrek hiri erre egin zuten. Gainera, bi urte geroago, hiriak izurrite bat jasan zuen. Leszczyński familia hiriaren jabe izan zen 1738. urtera arte, Stanisław Leszczyński erregeak bigarrenez abdikatu eta lurrak saldu zituenean.
1793ko Poloniako bigarren zatiketarekin, Leszno Prusiara anexionatu zuten eta Posengo probintzian sartu zen Lissa izenarekin. Hiriak 1918 eta 1919 arteko Polonia Handiko altxatzean parte hartu zuen, eta Poloniaren eskuetara bueltatu zen 1920ko urtarrilaren 17an sinatutako Versaillesko Itunari esker. Bertako biztanlegoak poloniar herritartasuna hartu behar izan zuen. Hala ere, 1939an, Alemania Naziak Leszno berriz beretu zuen. Nazien Einsatzgruppen taldeak bertako judu gehienak hil zituen. Alemania Naziaren porrota ondoren, 1945an, hiria Poloniaren eskuetara itzuli zen. Gerra ondoren, hiriak hazkunde azkarra izan zuen eta 1975 eta 1998 bitartean Lesznoko Voivodiako hiriburua izan zen. Lesznoko Voivodia desagertu ondoren, Polonia Handia voivodian sartu zen.
Hiri senidetuak
aldatuLesznok ondorengo hiriekin ditu senidetza-hitzarmenak: