Langile Komisioak
Langile Komisioak[1] (gaztelaniaz: Comisiones Obreras, CC.OO.) Espainiako sindikatu bat da; afiliatuen kopuruari erreparatuz, herrialde horretako bi sindikatu nagusietako bat, UGTrekin batera. Euskal Autonomia Erkidegoan Euskadiko Langile Komisioak izenarekin lan egiten du, eta Nafarroa Garaian Nafarroako Langile Komisioak izenarekin 2004az geroztik (ordu arte Euskadiko Langile Komisioek Hego Euskal Herri osoan jarduten baitzuten).
Langile Komisioak | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | CCOO |
Mota | sindikatua |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | berdintasun soziala |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Unai Sordo |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1976 1966ko abenduaren 11 |
webgune ofiziala |
Jaiotza eta diktadura garaia
aldatuHasieran ezkutuko erakundea izan zen, frankismoan legez kanpoko lanean sortzen ziren desadostasun eta arazoei aurre egiteko xedean beti ere; ezkutuko konfederazioaren izena Oposición Sindical Obrera zen. 1960an sortu zen eta Asturias, Katalunia, Madril, Gipuzkoa eta Bizkaiak hartu zuten parte. Langileen ordezkariak bozketa bidez aukeratzen zituzten. Denbora bat igaro ondoren eta orduko beste konfederazioen animoei jarraituz, mugimendu egonkor eta antolatua bihurtzen joan zen.
Hasiera bateko taktika frankismo garaiko Sindikatu Bertikalean infiltratu eta hauei barrutik eragiten saiatzea izan zen. 1950 inguruan, CCOO sindikatuak eragin handia lortu zuen eta delegatu asko zabalduko zituen enpresa eta meatzetan batez ere. 1975ean gehiengo handiak zituen enpresa garrantzitsuenetan eta frankismoa erortzeko garai horretan greba eta mobilizazio ugari burutu zituen.
Marcelino Camachok dioenez, garai haietan, CCOO taldeak esperientzia berritzaileak erabiltzen zituen sindikalismo iraultzailearen antzera.
Trantsizioa eta 1980. hamarkada
aldatuUrte haietan, Marcelino Camacho zen idazkari nagusia eta horrela jarraitu zuen 1987 arte; Camacho PCEren buruzagitako bat zen aldi berean eta diputatu izan zen 1977 eta 1981 artean.
1976an Bartzelonako batzarra ospatu zuen eta bertan CCOO oinarrizko mugimendu soziopolitiko izatetik klase konfederazio sindikala izatera pasatu zen. Sindikatuak legeztatzen joan ziren. Langile batzordeek, ordea, ilegal izaten jarraitu zuten, komunistak baitziren.
Hortxe gertatu zen Atotxa kaleko abokatu laboralisten hilketa (Langile Batzorde eta PCE alderdiko militanteak ziren), muturreko eskuindar terrorista batzuen eskutik eta hiletak jendez lepo izan ziren; sortu ziren grebek CCOO eta PCEren legeztapena ekarri zuten 1977ko apirilean eta afiliatu kopurua gora zihoan; 1976tik 1978 bitarte, CCOOren afiliatu kopurua 30.000tik 1.840.907ra igo zen. Hala ere, Monkloako Itunak sinatu ziren eta afiliatu kopuruak beherantz egin zuen, 778.474 ziren 1981n eta 664.038 1986an. Une horretatik aurrera, langileen sindikazioa ez da %20a baino gehiago izango.
1978an, Marcelino Camacho idazkari aukeratu zuten berrio ere eta 1981 eta 1984an kargua berrestu zioten berriro ere. Greba ugari deitu zituen Felipe Gonzálezen gobernuaren politika ekonomiko eta laboralaren aurka: 1985, 1988, 1992 eta 1994. Ikaragarriena 1988ko abenduaren 14ko lan uztea izan zen, %95ak jarraitu baitzuen eta gobernua negoziatu beharrean izan zen.
1978an, Marcelino Camacho idazkari aukeratu zuten berrio ere eta 1981 eta 1984an kargua berrestu zioten berriro ere. Greba ugari deitu zituen Felipe Gonzálezen gobernuaren politika ekonomiko eta laboralaren aurka: 1985, 1988, 1992 eta 1994. Ikaragarriena 1988ko abenduaren 14ko lan uztea izan zen, %95ak jarraitu baitzuen eta gobernua negoziatu beharrean izan zen.
1990etik orainaldira
aldatuIV. batzarrean (1987) Antonio Gutiérrez aukeratu zuten idazkari nagusi eta V. batzarrean, berriz ere bera aukeratu zuten. Aldaketa nagusia PCEren ideietatik urruntzea izan zen, negoziazioen sustapena eta gizartearen ituna, soldaten mantenua eta eskubideen gutxitzean oinarrituz. Gertakari hauek sektore kritikoa sortuko dute VI. batzarrean (1996), Marcelino Camachok eta Agustín Morenoren laguntzarekin.
VII. batzarretik aurrera (2000) idazkari nagusia José María Fidalgo izan zen eta berriro hautatu zuten 2004ko apirilean. Fidalgok kritika gogorrak jaso zituen Langile Batzordeen barruan 2003. urtean, Sintelen mobilizazioetan edo Irakeko gerraren aurrean erakutsitako jarreragatik. 2002an Aznarren gobernuaren dekretuaren aurkako greba orokorrera deitu zuten, despido merkea sustatzen zuelako, nekazal laguntzak kendu eta lan prekarietatea bultzatu. Dekretazoa zeritzon eta sortu ziren protestek neurri handi batean ezerezera eraman zuten. Garai hauetan, CCOOren afiliatu kopuruak milioia gainditu zuen.
2008ko abenduan, XI. Kongresu Konfederala ospatu zuten eta, bere 1.200.000 afiliatu eta enpresetako 120.000 delegatuak kontuan hartuz, Espainiako indar sindikal handiena izan zen. Ignacio Fernández Toxo aukeratu zuten idazkari nagusi, gutxigatik José María Fidalgo gaindituz.
Idazkari Nagusiak
aldatu1976-1987 | Marcelino Camacho |
1987-2000 | Antonio Gutiérrez |
2000-2008 | José María Fidalgo |
2008-2017 | Ignacio Fernández Toxo |
2017- | Unai Sordo |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Euskadiko Langile Komisioen webgunea
- (Gaztelaniaz) Nafarroa Garaiko CCOOren webgunea
- (Gaztelaniaz) CCOOren webgunea