Karasahr
Karasahr (uigurreraz: Қарашәһәр, Qarasheher) edo Yanqi (txinera sinplifikatuz: 焉耆; pinyinez: yān qí) Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoan dagoen hiri bat da, Bayin'gholin Mongoliar Prefektura autonomoan kokaturik dagoena. Eskualdeko bigarren hiri handiena den Korla hiriaren alboan dago, 7 kilometro iparraldera.
Karasahr | |
---|---|
oasia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Prefektura autonomo | Bayin'gholin Mongoliar Prefektura autonomoa |
Konderri autonomo | Yanqi Hui Autonomous County |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°03′N 86°34′E / 42.05°N 86.57°E |
Demografia |
Zetaren Bidean kokaleku garrantzitsua izan zen eta izen bereko erresuma ere izan zen.
Izenak
aldatuUigurreraz Karasahr esaten zaio eta "hiri beltza" esan nahi du. Historikoki Ārśi edo Agni esan izan zaio. Txinatarrek izen hau hartu zuten eta hortik dator Yanqi aldaera.
Geografia
aldatuTarim arroaren barnean dagoen hiria da Karasahr. Bosten aintziratik 24 kilometro mendebaldera kokaturik dago gaur egungo Yanqi hiria. Aintzirak 1.000 km²-ko azalera du eta sakonera txikikoa da. Kaidu eta Konqi ibaiek elikatzen dute eta arrantza oso oparoa dauka.
Historia
aldatuĀrśi erresuma
aldatuEskualdeko aurreneko populazioa Ārśi leinu indo-europarra izan zen, tokarieraz mintzatzen zen.
Han dinastia garaiko agirek erresuma garrantzitsua izan zela diote. Turfan eta Kucha erresumen artean kokaturik zegoen, Tarim arroaren iparraldeko ertzean, guztiak ere tokariak estatuak ziren. Txinatarren Han liburuan esaten denez erreinu guzti hauek Xiongnu leinu nomadek kontrolatzen zituzten, baina K.a. II. mendearen ondoren txinatarren esku gelditu ziren[1]. K.a. I. mendean Tarim arro guztia, Ārśi barne, budismora aldatu zen. Ārśi hiria Agni izenarekin ezagutzen zen, sanskritoz (अग्नि) "sua" esan nahi du. Idazki budistetan Agnideśa (अग्निदेश) izena aipatzen da, "suaren hiria".
K.o. I. mendean hainbat borroka izan ziren Agnitarren etatxinatarren artean. V. mendean idatzitako Han liburu berantiarrean honela deskribatzen da Agni:
- <<15.000 etxalde ditu eta 52.000 biztanletatik 20.000 gizon gai dira armak hartzeko. Mendi garaiak ditu lau ertzetan. Kucharako pasabide arriskutsuak badira, defendatzeko errazak direnak. Aintzira bat dago mendien artean eta 30 kilometrotan zehar inguratzen du herria>>[2]
632 urtean Yanqi izenaz ezagutzen zen hiria Tang dinastia txinatarraren zergaduna bihurtu zen. Garai hartan erresuma txikia zen, populazio txiroa zuena eta harresituriko bederatzi herrik osatzen zutena[3].Turkiarrekin ituna egin zuen ordea eta txinatarrek hiria erasotu zuten. Tarim arro osoa eskuratu zuten eta lau gotorleku eraiki zituzten, hauetako bat Yanqin. Garai horretan hiriak oparotasun aldia bizi izan zuen, Zetaren Bidea bertatik igarotzen baitzen.
Karasahr
aldatuIX. mendean uigurrek eskuratu zuten eremu guztia eta Qocho erresumaren barnean gelditu zen hiria. Karasahr izena ezarri zioten eta ordutik aurrera horrela ezagutu izan da. Budismoaren eragina ere gutxituz joan zen islama nagusitzen zihoan heinean. XIII. mendearen erdialdera mongolen menpe gelditu zen, Txagatai Khanerriaren barnean. XVII. mendetik aurrera Europar esploratzaile eta bidaiariek bisitatu izan zuten Erdialdeko Asiatik Txinarako bidean eta Cialis edo Chalis izena eman izan zioten[4]. 1750 urtean Qing dinastiak eskuratu zuen eta Tarim arro guztiak Txinako inperioaren barnean Xinjiang eskualdea osatu zuen.
Demografia
aldatu2006ko erroldan 31.773 biztanle zituen. Talde etniko nagusiak honako hauek ziren:
Etnia | Populazioa |
---|---|
Han (txinatarrak) | 16.032 |
Hui-ak | 7.781 |
Uigurrak | 7.154 |
Mongolak | 628 |
Ondasun nabarmenak
aldatuIruditegia
aldatu-
Hiriaren erdigunea
-
Shikshin tenploaren hondarrak.
-
Bosten aintziraren ertza.
-
Kaidu ibaia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Hulsewé, Anthony François Paulus. (1979-01-01). China in Central Asia: The Early Stage: 125 BC - AD 23 ; an Annotated Transl. of Chapters 61 and 96 of the History of the Former Han Dynasty. With an Introd. by M.A.N.Loewe. Brill Archive ISBN 9789004058842. (Noiz kontsultatua: 2019-10-21).
- ↑ Hill, John E.. (2009). Through the Jade Gate to Rome: A Study of the Silk Routes during the Later Han Dynasty, 1st to 2nd Centuries CE.. BookSurge, Charleston, South Carolina ISBN 978-1-4392-2134-1..
- ↑ «周書/卷50 - 维基文库,自由的图书馆» zh.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-21).
- ↑ (Ingelesez) Project, Association for Asian Studies Ming Biographical History; Committee, Association for Asian Studies Ming Biographical History Project; Committee, Association for Asian Studies Ming Biographical History Research Project; Goodrich, Luther Carrington; Studies, Association for Asian; 房兆楹. (1976). Dictionary of Ming Biography, 1368-1644. Columbia University Press ISBN 9780231038010. (Noiz kontsultatua: 2019-10-21).