Joan Manuel Serrat
Joan Manuel Serrat i Teresa (Bartzelona, Katalunia, 1943ko abenduaren 27a) egile abeslaria da, disko ugariren egilea.
Mundu mailan ezaguna, halan gaztelaniaz nola katalunieraz egin izan ditu abestiak. Hauen arteko entzunenetarikoa "Mediterráneo" da, 1971an argitaratutakoa.
Biografia
aldatuPoble-sec auzo bartzelonarrean jaio zen, CNTn afiliatutako aita anarkista zuela. Ingenieritzaren ikasketak burutu zituen, nekazaritzaren adarrean.
1975ean erbesteratu behar izan zen, Mexikora joanez, Francoren diktadurarekin izandako arazoengatik.
Hainbat disko, kontzertu eta elkarlan egin izan ditu bizitzan zehar, arrakasta handiz, sari ugari jasoz.
2005ean maskuriako minbizia diagnostikatu zioten, baina ordutik eboluzio ona izan du.
Diskoak
aldatuBereak
aldatu- Ara que tinc vint anys (Edigsa,1965)
- Cançons tradicionals (Edigsa, 1967)
- Com ho fa el vent (Edigsa, 1968)
- La paloma (Zafiro/Novola, 1969)
- Dedicado a Antonio Machado, poeta (Zafiro/Novola, 1969)
- Serrat 4 (Edigsa, 1970)
- Mi niñez (Zafiro/Novola, 1970)
- Mediterráneo (Zafiro/Novola, 1971)
- Miguel Hernández (Zafiro/Novola, 1972)
- Per al meu amic (Edigsa, 1973)
- Canción infantil para despertar a una paloma morena de tres primaveras (Zafiro/Novola, 1974)
- ...Para piel de manzana (Ariola, 1975)
- Res no és mesquí (Edigsa, 1977)
- 1978 (Ariola, 1978)
- Tal com raja (Ariola, 1980)
- En tránsito (Ariola, 1981)
- Cada loco con su tema (Ariola, 1983)
- Fa vint anys que tinc vint anys (Ariola, 1984)
- En directo (Ariola, 1984)
- El sur también existe (Ariola, 1985)
- Sinceramente teu (Maria Bethania, Raimundo Fagner, Gal Costa, Caetano Veloso eta Toquinhorekin batera) (Ariola, 1986)
- Bienaventurados (Ariola, 1987)
- Material sensible (Ariola, 1989)
- Utopía (Ariola, 1992)
- Nadie es perfecto (Ariola, 1994)
- Banda sonora d'un temps d'un país (Ariola, 1996)
- El gusto es nuestro (Ana Belen, Miguel Rios eta Victor Manuelekin batera) (Ariola, 1996)
- Liliana, Historia de Babar y Viaje a la luna eta Liliana, Història de Babar i Viatge a la lluna (narrazioak eta musika, Audivis Ibérica, 1997)
- Sombras de la China (Ariola, 1998)
- Cansiones (Ariola, 2000)
- Versos en la boca (BMG, 2002)
- Serrat sinfónico (BMG, 2003)
- Mô (BMG, 2006)
Omenezkoak
aldatu- Serrat, eres único (BMG Ariola, 1995)
- Maldito Serrat (Ignacio Copani, 2001)
- ...antes que lleguen los perros (Ricardo León, 2003)
- levementeodioso ...A: SERRAT (Ricardo León, 2004)
- Serrat, eres único (2. zatia) (BMG Ariola, 2005)
- Cuba le canta a Serrat (Discmedi, 2005)
- Per al meu amic Serrat (Discmedi, 2006)
Serrateko parkea
aldatuNafarroa Garaiaren Viana herrian abeslariaren omenez parke bati bere izena eman diote, Serrateko lorategiak alegia. Abeslari katalanari Hiriko Seme Kutunaren titulua eman ondoren, 2014an, izen hori eman zioten. Serrat txikitatik dago Vianarekin lotuta; han etxebizitza bat du, sarritan bisitatzen du, eta, sarritan ere, ekimen desberdinen aldeko kontzertuetan parte hartu du. Lorategian monolito batek efemeride hau gogorarazten du.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Manuel Serrat |
- (Gaztelaniaz) Joan Manuel Serraten webgune ofiziala