Francisco Xavier Goienetxe
Francisco Xavier Goienetxe Balantza (Madril, 1679? - ib., 1748ko martxoaren 4a) nafar jatorriko ekonomista eta idazlea izan zen.
Francisco Xavier Goienetxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Xavier de Goyeneche y Balanza |
Jaiotza | Madril, 1679? |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1748ko martxoaren 4a (68/69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria |
Biografia
aldatuJuan Goienetxe Gaston, baztandar negozio-gizonaren semea zen. Titulu ugari izan zituen. Madrilen egin zituen giza zientzia eta matematika-ikasketak. Ondoren Frantzian eta Italian ibili zen merkataritza-teknikak ikasten. 1707an, Europatik itzulitakoan, Indietako Kontseiluko diruzain izendatu zuten. Aitak hasi zituen negozioekin aurrera egiteaz gainera, Europako merkataritzaren berri eman zuen Espainiako erresuman.
Pierre Daniel Huet frantsesak Holandako merkataritzari buruz idatzitako Comercio de Holanda (1717, Holandako merkataritzaz) idazlana itzuli zuen gaztelaniara. Liburu honek zerikusi handia izan zuen XVIII. mendean Espainiako estatuan merkataritza-konpainia handiak osatzeko aurkeztu ziren proiektuekin.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Francisco Xavier de Goyeneche y Balanza Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org