Etxarte
Etxartea, etxekoartea edo belena etxe arteko kalexka edo tartea da; bereziki, etxeek ixten duten barrutia.[1]
Badaude etxarte irekiak, igarobidea zabalik uzten duten etxekoarteak, Bi metro baino estuago diren karrika estu-estuak ematen dute, eta badaude etxekoarte itxiak, non horma batek mozten du kaletik etxartera sartzeko aukera.
Historia
aldatuErdi Aroko hiriguneko etxarteak komun gisa erabiltzen zituzten, baina zabortegi huts bihurtu ziren edateko ura eta saneamendua iritsi zirenean. Antzina, Euskal Herriko hiri zein herri handi gehienetan zeuden etxarteak; gaur egun, Gasteiz da halako gehien duen hiri nagusia. Berritu ere egin ditu, eta lorategi bihurtu, lorategi ezkutuak. Txoko historiko horiek ezezagunak dira herritar gehienentzat, eta, bisita gidatuen bidez, etxeetan urik ez zegoenean hirietan nola bizi ziren ezagut daiteke orain: hondakin organiko guztiak etxartera botatzen zituzten, eta han ur putzu bat ere izaten zen, edateko urik ez eduki arren garbitzeko balio zuena.[2]
Irudiak
aldatu-
Elizondo, Elizondo, Baztan, Nafarroa Garaia. Jaime Urrutia kaleko 1913ko uholdea gogoratzeko idazkuna.
-
Etxekoarteak Donezteben.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «etxarte» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ Etxenausia, Unai. (2024-05-02). «Etxarteek ezkutatzen dutena...» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |