Ehiza, Ipar Euskal Herrian ihizia, batzuetan zinegetika ere deitua, gizakiak animaliak atzeman eta gehienetan akabatu ere egitea helburu duen jarduera da[1]. Ehizatu egiten den animaliari harrapakin, ehizaki edo ehiza ere deitzen zaio. Gizakien artean, lehen helburu nagusia elikadura lortzea bazen ere, egun entretenimendutzat hartzen da, normalean legeak antolatuta. Bereziki ugaztun eta hegaztiak ehizatzen dira.[2] Harrapakinaren tamainaren arabera bi motako ehizak bereiz daitezke: ehiza larria, tamaina handiko ehizakirako, eta ehiza xehea, tamaina txikiko ehizakirako. Jarduera honetan, ehiztariak armak erabiltzen dituzte eta, zenbait motatan, beste animaliak (falkoneria, ehiza-txakurrak, eta abar). Arrain bat jazarri eta harrapatu (elikatzeko ala ez) arrantza du izena, normalean ehizaren motatzat hartzen ez dena. Era berean, tranpa jartzea jarduera ezberdinentzat jotzen da eta baita argazkiak ateratzeko animaliak jazartzea ere. Animali askok ere ehizaren pareko jarduera burutzen dute, harraparitza izenekoa, gehienetan harrapakina jan eta beren burua elikatzeko helburuarekin.

Basurde-ehiza, XIV. mendeko tacuinum sanitatis casanatensis


Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Ehiza. .
  2. J.-L. de Waziers, La chasse. Fusils, chiens et gibiers, Chasse et Pêche bilduma, Paris, Flammarion, 1967

Kanpo estekak

aldatu