An Rinn
An Rinn (irlanderaz Rinn Ó gCuanach edo Rinn Ua gCuanach, eta ingelesez Ring) Irlandako Errepublikako hegoaldean dagoen Waterfordeko konderrian kokatzen den udalerria da. Penintsula txiki batean kokatzen den Gaeltacht eremuan dago (irlandera hiztunen eremua), hurbil duen Dungarvan hiritik 7 milatara.
An Rinn An Rinn | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Waterfordeko konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°03′00″N 7°35′00″W / 52.05°N 7.5833°W |
Altuera | 20 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 499 (2016) |
Bestelako informazioa |
An Rinn irlanderaz "lurmutur" esan nahi du, eta "Ring" jatorrizko irlanderazko izenaren ahoskera da.
An Rinn udalerriak inguruan auzo ugari ditu baina herrigune handiena Baile na nGall da. Eremu honek jasaten ari den hazkunde demografikoaren ondorio bezala hiru ikastetxe daude (bata ikastetxe nazionala eta beste 2. mailako ikastxeak, horietako bat Coláiste na Rinne irlanderazko ikastetxe edo Gaelscoil bat da), jatetxe bat, bost pub edo taberna, postetxea eta janari azkarra zerbitzatzen duten kate bateko denda bat ere badaude. Bi arrantza portu ere badaude (Baile na nGall eta Helvick), bi hondartza (Coinigéar eta Baile na nGall), bai eta Helvickeko leizea.