Akagi mendia (japonieraz: 赤城山 Akagi-yama?) (euskaraz Gaztelu gorria) Japoniako Honshu uhartearen erdialdeko sumendia da, 1.828 metroko altuera duena. Maebashi hiriaren ondoan dago, Gunma prefeturan. Haruna eta Myōgi mendiekin batera Jōmō-ko hiru mendiak osatzen ditu (Jōmō Gunmaren aintzinako izena da).

Akagi mendia
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Kurobi (en) Itzuli
Garaiera1.828 m
MotaSumendi
Geografia
Map
Koordenatuak36°33′39″N 139°11′37″E / 36.5608°N 139.1936°E / 36.5608; 139.1936
Honen parte daJōmō Sanzan (en) Itzuli
100 Famous Japanese Mountains (en) Itzuli
100 Famous Gunma Mountains (en) Itzuli
MendikateaJōmō Sanzan (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Gunma
Leku geografikoaHonshu
Mendizaletasuna
Ohiko bidea4. errepidea.
Geologia
Material nagusiaAndesita

3 x 4 kilometrotako kraterra dauka eta beronen ipar-ekialdean Ōno aintzira dago. Ōno aintziraren ondoan Akagi santutegia dago. Gailurrak Kurobi izena hartzen du eta Akagi Hiroba autobus geltokitik hiru ordutako igoera dago.

Erupzioak

aldatu

Duela 31.000 urte inguru izan ziren erupzioek eratu zuten sumendiaren konoa. Jakina da IX mendean hainbat erupzio izan zituela eta azkenengoa 1251ean izan zuen. 1938ko erupzioa gertatu izana ez da ziurra, beraz ez da ofizialki onartzen.


Iruditegia

aldatu



Kanpo estekak

aldatu