Abakan[1] (errusieraz: Абакан; khakaseraz: Ағбан) Errusiako hego-erdialdeko hiria da, Khakasiako hiriburua. 2010ean 165.214 biztanle zituen[2].

Abakan
Ағбан
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Khakasia
AlkateaNikolay Bulakin (en) Itzuli
Izen ofizialaerrusieraz: Абакан
khakaseraz: Ағбан
Jatorrizko izenaАғбан
Posta kodea655000–655965
Geografia
Koordenatuak53°43′N 91°25′E / 53.72°N 91.42°E / 53.72; 91.42
Map
Azalera112 km²
Altuera245
Demografia
Biztanleria181.709 (2017)
0 (2017)
Dentsitatea1.617 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1675
Telefono aurrizkia3902
Ordu eremuaUTC+07:00
Hizkuntza ofizialaKhakasera eta errusiera
http://abakan.ru/

Geografia

aldatu

Abakan Minusinsk sakonunearen erdialdean dago, Abakan ibaiaren eskuineko ertzean, ibai horren eta Jeniseiren bilgunetik gertu[3]. Mongolia, Txina eta Kazakhstango mugak hurbil ditu.

Historia

aldatu

Abakango gotorlekua (errusieraz: Абаканский острог) 1675. urtean eraiki zuten; Abakansk izenez ere ezaguna zen. Jeniseiko Gobernazioaren barnean egon zen Errusiar Inperioaren aroan. 1823-1931 bitartean Ust-Abakánskoye izan zuen izena; 1931. urtean eman zioten gaur egungo izena eta hiri-izaera.

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
1931 1939 1959 1970 1979 1989 2002 2010
7 700 36 652 56 416 90 136 128 311 154 092 165 197 165 214

Ekonomia

aldatu

Hainbat industria-konpainia daude Abakanen; besteak beste hauxe ekoizten dute nagusiki: nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuak, elikagaigintza, industria mekaniko, ehungintza eta egurra.

Garraioak

aldatu

1960tik mendebaldeko Siberiako burdinbide linearen abiapuntua da, eta Novokuznetsk, Barnaul, Akmolinsk eta Magnitogorskekin loturik dago. Horrez gain, ibai-portua eta aireportua ditu.

Hezkuntza

aldatu

Khakasiako Unibertsitate Estatala dago Abakanen. Hiru teatro daude hirian.

Abakanek estepako klima hotza du, BSk Köppen klima sailkapenaren arabera. Urtaroen arteko tenperatura aldea oso handia da eta prezipitazio gehienak udan izaten dira.

      Datu klimatikoak (Abakan)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 7.0 9.0 20.0 27.2 38.0 37.2 39.0 37.0 34.0 24.0 16.1 11.0 39.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −13.9 −9.4 1.1 9.4 18.9 23.3 26.1 23.9 16.7 6.7 -5.6 −13.9 7.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -18.3 -15.6 -4.4 2.8 11.7 17.2 20.0 17.2 10.6 1.7 -9.4 -17.2 1.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −22.8 −21.1 −10.0 -3.3 5.0 11.1 13.9 11.1 4.4 -2.8 −12.8 −20.6 −3.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −45.0 −40.0 −38.1 −22.2 −10.5 −4.9 4.1 0.5 −8.0 −23.0 −37.5 −42.8 −45.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 7.6 5.8 4.2 11.2 29.1 58.4 67.5 59.1 35.7 17.8 10.2 7.8 314.4
Iturria: climatebase.ru [4]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu