Londa Schiebinger
Londa Schiebinger (1952ko maiatzaren 13a) John L. Hinds katedrako Zientziaren Historiako irakaslea da, Stanfordeko Unibertsitateko Historia Departamentuan. Harvardeko Unibertsitatean doktoretza jaso zuen 1984an. Nazioartean aditutzat jotzen da zientziaren, medikuntzaren, ingeniaritzaren eta ingurumenaren arloak eta generoaren teoriaren arteko harremanetan. Arte eta Zientzien Akademia Amerikarreko kide hautatua da. Schiebingerrek ohorezko doktoregoak jaso zituen honako unibertsitateetan: Vrije Universiteit Brussel, Belgika (2013), Lund Unibertsitateko Zientzia Fakultatea, Suedia (2017) eta Universitat de València, Espainia (2018). 1999an Alexander von Humboldt ikerketa-sari entzutetsua irabazi zuen Historiako lehen emakumea izan zen.
Londa Schiebinger | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lincoln, 1952ko maiatzaren 13a (72 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Nebraska-Lincoln Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, unibertsitateko irakaslea, matter (en) , idazlea eta akademikoa |
Lantokia(k) | Stanford |
Enplegatzailea(k) | Groningengo Unibertsitatea Stanford Unibertsitatea Groningengo Unibertsitatea (2005 - 2006) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
profiles.stanford.edu… |
Azken hogeita hamar urteetan, Schiebingerrek berak hiru “zuzenketa” edo "doitze", “fixes”, deiturikoak aztertu ditu: "Emakume-kopurua doitzea" zientzian eta ingeniaritzan gutxi ordezkatuta dauden taldeak handitzean oinarritzen da; "Erakundeak doitzea", berriz, genero desoreka zuzentzea sustatzen du hainbat karrera profesionaletan, ikerketa-erakundeetan egiturazko aldaketaren bidez; eta "Ezagutza doitzea" edo "Genero-berrikuntzak", berriz, zientziaren eta teknologiaren bikaintasuna sustatzen du, sexua, generoa, ikerkuntzaren diseinuan integratzen. Lan horren ondorioz, Stanfordeko Unibertsitateko Clayman Institute for Gender Research zuzentzeko hautatu zuten. Lanpostu hori 2004tik 2010era bete zuen.[1] Bere lana emakumeei eta generoari buruzko ikerketa sustatzea eta laguntzea zen Stanfordeko Unibertsitate osoan, ingeniaritzatik, teknologiatik, filosofiatik, medikuntzatik eta negozioetatik. 2010ean eta 2014. urteetan, tesi nagusia aurkeztu zuen, eta Genero, Zientzia eta Teknologiari buruzko Nazio Batuen Aditu Taldearen bilerarako kontzeptuzko aurrekarien dokumentua idatzi zuen.[2] Nazio Batuen 2011ko martxoko ebazpenetan, “Generoan oinarritutako azterketa zientzian eta teknologian” eta “genero-ikuspegia zientzia eta teknologiako ikasketa-planetan” sartzeko eskatzen da. Beste behin ere, 2022an, aurrekarien dokumentua prestatu zuen Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordearen 67. saiorako, Berrikuntza eta Aldaketa Teknologikorako eta Garai Digitaleko Hezkuntzarako, emakumeen berdintasuna lortzeko.[3]
2013an, Europako Parlamentuan aurkeztu zuen Genero Berrikuntzen proiektua.[4] Genero berrikuntzak Hego Koreako Batzar Nazionalean ere aurkeztu ziren 2014. urtean.[5] 2015. urtean, Schiebingerrek genero-berrikuntzei buruzko 40 herrialdetako 600 parte-hartzailerengana jo zuen 6. Genero Gailurrean —Asia Pazifikoa—. Ikerketan genero-berrikuntzei buruzko bilera izan zen. Generoko berrikuntzei buruz hitz egin zuen, Brasildik Japoniaraino, eta Amsterdamgo Errege eta Erregina Jauregiko Sinposioan aurkeztu zuen bere lana. 2020an, Europako Batzordeko aditu-talde bat zuzendu zuen genero-berrikuntzak sortzeko 2: Nola laguntzen duen azterketa inklusiboak ikerketan eta berrikuntzan.
Schiebingerren lana oso diziplinartekoa da. Ikerketaren eremu akademikoetan egindako sormen-lana aitortzeko, Diziplina arteko Lidergoaren Saria jaso zuen Stanfordeko Medikuntza Eskolan 2010ean, the Linda Pollin Women's Heart Health Leadership Award delako saria eman zioten Los Angelesen, Cedars-Sinai Medical Center-en, 2015ean, eta, Impact of Gender/Sex on Innovation and Novel Technologies Pioneer Award delako sariain 2016, eta the American Medical Women's Association President's Recognition Award delako saria 2017.[6] Ekarpen entzutetsuak egin ditu Zientziaren Historiarako Max Planck Institutuan Berlinen (1999-2000) eta Stanfordeko Humanitateen Zentroan (2010/2011, 2017/2018, 2022/2023). Berlingo Unibertsitate Aliantzako aholkularia izan zen, 2022/23.[7]
Obra nagusiak
Gendered Innovations in Science, Health & Medicine, Engineering, and Environment (2009-) / (Genero berrikuntzak zientzian, osasunean eta medikuntzan, ingeniaritzan eta ingurumenean) (2009-)
Schiebingerrek “genero berrikuntza” terminoa asmatu zuen 2005ean. 2009an, Zientzia, Osasun eta Medikuntzako Genero Berrikuntzak, Ingeniaritza eta Ingurumena, ikerketa- eta metodologia-eremu bat, plazaratu zuen Stanfordeko Unibertsitatean. Europako Batzordeak lagundu zion proiektuari 2011n, Estatu Batuetako Zientzia Fundazio Nazionalak 2012an. Genero-berrikuntzek Europako Batzordearen finantziazioa jaso zuten berriro 2018/20an, eta Estatu Batuetako Zientzia Fundazio Nazionalarena (2020/22), metodologiak eta kasu-azterketak zabaltzeko. Proiektu horrek 220 natura arloetako zientzialari, ingeniari eta genero-aditu baino gehiago bildu zituen lankidetza-tailer batzuetan, eta denetarik erakarri zuen: AEB, Europa, Kanada, Asia eta, geroago, baita Hego Afrika eta Latinoamerika. Proiektuak oinarri intelektuala izan zuen Europako Batzordearen Horizonte 2020 finantzatzeko «ikerketako genero-dimentsioaren» eskakizunetarako. Seulen (Koreako Errepublika, 2016) Ikerketa Zientifiko eta Teknologikoko Genero Berrikuntzen Zentro bat sortu zen, eta Genero Berrikuntzaren Institutua sortu zen Ochanomizuko Unibertsitatean, Tokion, Japonia, 2022.
Genero-berrikuntzek sexuari, generoari eta STEMei buruzko azterketa diziplinartekoei buruzko metodo praktikoak garatu dituzte, eta kasu-azterketak eman dituzte, analisi mota horrek aurkikuntzak eta berrikuntzak nola eragiten dituen erakusteko.[8] Proiektuak kasuen azterketak nabarmentzen ditu, hala nola zelula amen ikerketa, gizakien osteoporosia ikertzea, autoen txoke-probetan erabiltzen diren maniki inklusiboak[9], robot sozialak, ikaskuntza automatikoa, hilekoan erabiltzen diren kopak, nutrigenomika, itsas zientzia, teknologia medikoak eta adinekoentzako laguntza-teknologia.
Aipagarria da Google Translateren azterketa. 2012an, genero-berrikuntzen taldeak jakin zuen Google Translatek lehenesten duela maskulinoa, ohikoagoa baita “he said” maskulinoa topatzea “she said” femeninoa baino. Isuri edo alborapen hori borondatez egina egon ez arren, ondorio larriak ditu.[10] Iraganeko genero-joera inkontzienteak etorkizuneko genero-desberdintasuna handitzen du. Datu historikoetan gaitzen denean (adibidez, Google Translate), sistemak alborapena jasotzen du oinordetzan (generoko alborapena barne). Beste era batera esanda, iraganeko joera betikotu egiten da etorkizunean, baita gobernuek, unibertsitateek eta enpresek, Googlek esaterako, berdintasuna sustatzeko politikak ezarri dituztenean ere. Genero-berrikuntzen helburua analisi-metodoak eskaintzea da, zientzialariei eta ingeniariei ikerketa hasieratik lortzen laguntzeko.
Schiebinger-ek zientzia generoarekiko arduratsurako azpiegitura sortzeko ere lan egin du azpiegitura akademikoaren hiru zutabeetan: finantziazio-agentzietan, berdinen artean berrikusitako aldizkarietan eta unibertsitateetan.[11] Finantziazio-agentziei aholkuak ematen dizkie, besteak beste, Alemaniako Zientzia Fundazioa eta AEBko Zientzia Fundazioa, sexua, generoa eta aniztasuna ikerketan integratzeko politikei buruz. Berak eta bere kideek medikuen aldizkarietako argitaratzaileentzako jarraibideak argitaratu zituzten, argitaratzeko bidalitako eskuizkribuetan sexuaren eta generoaren azterketa ebaluatzeko. Halaber, unibertsitateei gizarte-azterketa natur zientzietako eta ingeniaritzako oinarrizko curriculumetan sartzen lagundu nahi die. Azkenik, industriari aholkuak ematen dizkio erabiltzaile-talde konplexu eta desberdinen beharrak asetzen dituzten produktuak garatzeko.[12]
Has Feminism Changed Science? (1999) /(Feminismoak zientzia aldatu ote?) (1999)
Schiebingerren 1999ko liburuak, Has Feminism Changed Science?, Aldatu al du zientzia feminismoak?, hiru ataletan banatu zuen: "Emakumeak zientzian", "Generoa zientziaren kulturetan" eta "Generoa zientziaren substantzian". Zientziaren arloan gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna eragin zuten faktoreak deskribatzen ditu liburuak. Gainera, gizartean topa daitezkeen zenbait emakume-motaren adibideak eman zituen. Liburuan aurkeztutako ideia garrantzitsu bat pribatua versus publikoa izan zen, non eremu pribatua emakumeen eremutzat jotzen zen eta eremu publikoa gizonentzako eremutzat. Berak planteatu zuen beste puntu garrantzitsu bat emakumeak zientziaren esparruetan sartzeak ez duela esan nahi zientziek ikuspegi feministagoa dutenik. Eremu jakin batean emakumeen kopurua handitze hutsak ez du berez zertan aldatu eremu horretako kultura. Generoa eta zientzia eraikitzea ziklo bat da. Ziklo horretan, genero-ideiak mahai gainean jartzen dira zientzia praktikatzean, eta adierazten dute zer ebidentzia bilatzen dituzten ikasi nahi duten pertsonek edo arloek, eta orduan aurkitzen denak eragina duela genero-teorietan. Historian zehar emakumeek zientzian egindako lorpenen eta isiluneen bidez erakutsitako kontraesanek erakusten dute naturak eta gizarteak generoan eta zientzian eragina izan dezaketela. Schiebingerrek, zientziaren testuinguruan ez ezik, historian eta kulturan ere aldatzen dela feminismoa deskribatzen du. Garrantzitsua da azpimarratzea liburua mendebaldeko ikuspegitik idatzita dagoela eta eztabaidatzen duen kultura mendebaldeko munduarena dela, eta, kasu askotan, Estatu Batuena.
Liburuaren hiru ataletako lehenak, Christine de Pizan eta Marie Curie bezalako zientzian parte hartu duten lehen emakume batzuen eraginak ikusiko ditu.Lehen atal honetan, halaber, XX. mendearen amaieran Amerikako Estatu Batuetako zientzia-arloetako emakumeen kopuruen zenbaketa aztertzen da, baita beste faktore batzuen kuantifikazioa ere, hala nola soldata-mailak eta sexuari eta generoari loturik lortzen diren titulazio-mailak.[13] Atal honetan teorizatzen da genero-rolen eta kultura-errefortzuak zergatik eragiten duten emakume gutxiago egotea zientzian.[13]
Bigarren atalak, "Generoa zientziaren kulturetan", zientzia maskulinotzat hartu dela azaltzen da eta emakumeak deseroso sentitu ohi direla zientzia akademikoan sustatzen den gehiegizko lehiakortasunagatik. Bigarren atalaren arabera, halaber, genero-funtzioak bizitza pertsonalean banatzeak, non emakumeek etxeko erantzukizun gehienak beren gain hartzen jarraitzen baitute, emakumeak eremu zientifikoetan gehiago lortzea eragozten dien arrazoi bat izan daiteke.[13]
Liburuaren hirugarren atalean, 'Generoa zientziaren substantzian', emakumeek medikuntza, primatologia, arkeologia, biologia eta fisika bezalako eremuetara ekarri dituzten ikuspegiak azaltzen dira. Hain zuzen, Schiebinger-ek dio ezen, liburua idatzi ondoren, emakumeek primatologiako doktoretza guztien ia %80 irabazi zutela, eta, hala ere, arlo batean emakumezko zientifiko asko izateak ez duela zertan zientzia edo zientziaren kultura aldatu.
The Mind Has No Sex? Women in the Origins of Modern Science (1989) /Adimenak ez du sexurik? Emakumeak zientzia modernoaren sorreran (1989)
François Poullain de la Barrek asmatutako teoria erabiliz, Schiebingerren liburua XVIII. mendeko zientziaren eta medikuntzaren historian oinarritzen da. Adimenak ez du sexurik? Emakumeak zientzia modernoaren sorreran (1989) mendebaldeko zientzia modernoaren jatorrian emakumeak eta generoa ikertzeko lehen lan akademikoetako bat da. Adimenak ez du sexurik? zientzia modernoko lehengusu biki pribilegiatuak azaldu zituen: gorputz naturalaren mitoa eta bilatzen zuen jakintza neutralaren mitoa. Schiebinger-ek frogatzen duenez, zientzia objektibotasuna bilatzen eta aldi berean emakumeak zientziatik baztertzen eta ikusezin bihurtzen zuen eta bazterketa hori bidezkoa zela ematen zuen, sistema baten ardatza zen. Schiebinger-ek argudiatzen zuen emakumeak prest zeudela garai moderno goiztiarrean astronomian, fisikan, matematikan, anatomian eta botanikan beren lekua hartzeko. Baina hainbat arrazoirengatik ez zen horrela izango.
Schiebinger-ek, lehenik, emakume horiek eta Europako gizarte moderno goiztiarraren egiturak identifikatzen ditu, zeinak emakume batzuei leku bat eman baitzien zientzian. Aipatzekoa da gremioaren antzeko zientzietan lan egiten duten emakume alemanei buruz egindako lana: Maria Sibylla Merian eta Maria Margarethe Winkelmann. Schiebingerrek Winkelmann astronomo ezagunaren historia aurkitu zuen, eta XVIII. mendean emakumeek zientzian hartu ez zituzten bide garrantzitsuak deskribatu zituen. Winkemann, adibidez, Berlingo Zientzien Errege Akademiako astronomoa izaten hasi zen, senarra 1710ean hil zenean. Gottfried Wilhelm Leibniz filosofo handiaren laguntza izan arren, Winkemann baztertu egin zuten. Horrekin, hurrengo mendeetan itxi zitzaien atea emakume astronomoei.
Emakume jakin batzuk, Merian eta Winkelmann esaterako, ez ziren zientzia modernotik baztertu besterik gabe, “feminitatea” deituriko zerbait ere, multzo oso bat, baztertu egin zen. Liburu honen zatirik ezagunena Schiebingerren "Isilpeko eskeletoak" kapitulua da. Bertan, Europako anatomiako emakumeen eskeletoen lehen irudien historia kontatzen du. Schiebinger-ek dioenez, emakumeek (batez ere klase ertaineko emakume zuriek) Europako gizartean, oro har, eta zientzian, bereziki, emakumeen eskeletoaren lehen irudikapenak sortu zituen. Eztabaida handia sortu zen emakumeen eskeleto horien indargune eta ahultasun bereziei buruz, eta arreta berezia jarri zen garezurraren irudikapenetan, feminitatearen neurri gisa adimenaren eta pelbisaren neurri gisa. 1750eko hamarkadaren ondoren, sexu-desberdintasunaren anatomiak oinarri moduko bat eman zuen sexuen arteko harreman naturalak eraikitzeko. Itxuraz gailena den gorputz maskulinoa (eta adimen maskulinoa) gizonen gizarte-eginkizun nagusiagoak justifikatzeko eta egitura jakin batzuk eraikitzeko baliagarri zen. Aldi berean, emakumeen gorputzaren berezitasunek justifikatu egin zuten emazte eta ama gisa zuten zeregin naturala. Emakumeak ez ziren berdinak izan behar zientzian eta gizartean, gizonen osagarriak baizik.
Nazioartean arrakasta handia lortu du liburu honek eta hainbat hizkuntzetara itzuli da: japonierara, alemanera, txinera, portugesera, espainiera, koreera, greziera...
Nature's Body: Gender in the Making of Modern Science. / Naturaren gorputza: Generoa zientzia modernoaren sorreran (1993)
The Mind has No Sex?, ondoren idatzitako liburu honek ezagutza nola generoari lotzen den moduan jartzen du arreta. Liburuak aztertzen du nola egituratu zituen generoak zientzia moderno goiztiarraren edukiaren alderdi garrantzitsuak, landareen sexua, taxonomien eta nomenklaturen genero-politika, tximinoen generoa eta emakumeei arraza-karaktereen esleipenetan esleitutako ezaugarriak. “Landareen bizitza pribatuari” buruzko kapituluak Carl Linnaeus du ardatz, eta haren taxonomiek kultura modernoan “emakume” papera naturalizatzen lagundu zuten. Lorez betetako hiperbole bitxi batek landare-sexualitatearen aurkikuntza inguratu zuen, eztei lurrintsu eta leunetan metafora poetikoak eginez. Carl Linnaeus-entzat landareen sexualitatea giza afektuen eredu heterosexual erromantikoenen oso antzekoa izan zen, nahiz eta geroago ikusi den legez, lore gehienak hermafroditak izan. Hemen, Schiebinger-ek azaltzen du nola Carl Linnaeusen taxonomiak gizarte-hierarkiak laburbildu zituen.
Ezagunenagoa da “Zergatik deitzen zaie ugaztunei ugaztun?” kapitulua. XVIII. mendeko Europako bularraren historia baldarra gogoratuz. Kapituluaren mamia zera da, nola genero-nozioek taxonomia zientifikoak osatu zituzten eta taxonomia horiek nola finkatu zituzten genero-rolak zientzian eta gizartean. Emakumeentzat bere seme-alabak maitatzea eta beren bularretik elikatzea zer naturala zen azpimarratzean, Linnaeusko Mammalia jaio berriak lagundu zuen Europako gizartea berregituratzen, kultura-asaldura eta iraultzako garai batean.
Liburu honetan, halaber, sexuaren eta arrazaren azterketa zientifikoen XVIII. mendearen jatorriari buruzko kapituluak daude, bai eta ikerketa horiek sortu berri diren erakunde zientifikoetan nortzuk sartu behar diren eta nortzuk baztertu behar diren.
Plants and Empire: Colonial Bioprospecting in the Atlantic World (2004) / Landareak eta inperioa: bioprospekzio koloniala mundu atlantikoan (2004)
Schiebingerrek Plants and Empire argitaratu zuen 2004an (Landareak eta inperioa). Metodologia berri bat garatu zuen obra honetan, “agnotologia” (ezjakintasun aktiboaren kulturaren historia gisa definitua), XVIII. mendeko europarren eta Karibeko biztanleen arteko topaketetan, indigenen zein esklabo afrikarren artean, jakintza mota batzuen desagerrarazteko mugimenduak, kultura batzuen beste batzuen gaineko garaipena, kulturen ezabapena eta iraungipena aztertzen ditu. Nahiz eta zientzia kolonialaren historiaren zati handi bat kontinenteen eta tradizio heterodoxoen arteko ezagutza nola egiten den eta nola mugitzen den aztertu zuen, Mundu Berritik Europara ezagutza-gorputz garrantzitsuak ez transferitzeko kasuak aztertzen zituen Schiebingerrek lan honetan.
Besteak beste, liburu honetan Schiebingerrek Maria Sibylla Merian zientzialari-bidaiariaren istorioa kontatzen du, XVIII. mendean zientzian bidaiatzen ari ziren Europako emakume bakarrenetariko baten istorioa.[14] Bere 1705 Metamorphosis insectorum Surinamensium apartako pasarte hunkigarri batean, Merian naturalista alemaniarrak erregistratu zuen nola Surinameko esklabo amerikar jatorrizkoak eta afrikar jatorrizkoak, gero kolono holandarrek, pavonis lorea edo ‘indiarren lore’ bezala identifikatuko zuten landare baten haziak erabili zituzten, hazi horiek abortagarri zirelako, beren balizko seme-alabak esklabo ez jaiotzeko. Liburu honek erakusten du nolako eragin eskasa izan zuten Europako genero-harremanek eta Indiako mendebaldeko koloniek Europako bioprospektoreek Karibeko ezagutza-tradizio aberatsetan sartzen eragoztean —eta ez zuten ezagutza-tradizio horiek jaso—. Schiebinger-ek dioenez, abortiboak Mendebaldeko Indien eta Europaren artean libreki ibiltzen ez ziren ezagutzen multzoa ziren. Iritzi nagusiaren haize komertzialek galarazi egin zuten Mundu Berriko abortatzeko baliagarriak ziren produktuak eta haien erabileraren ezagutza Europara iristea.
Secret Cures of Slaves: People, Plants, and Medicine in the Eighteenth-Century Atlantic World (2017) / Esklaboen sendaketa sekretuak: jendea, landareak eta medikuntza XVIII. mendeko mundu atlantikoan (2017)
1932tik 1972ra, 600 apartzero afroamerikar pobretuak ustiatu zituzten Estatu Batuetako Osasun Publikoko Zerbitzuek euren Tuskegee Syphilis Study-n (1932–1972). Liburu honek gizakiekin egindako esperimentazio medikoaren XVIII. mendeko funtsa aztertzen du, eta bereziki aztertzen du Amerikako Estatu Batuetako landa eremuetan kontzentratutako esklabo-populazio handiak giza akuri gisa erabili zirela.
Secret Cures of Slaves horretan aurkikuntza garrantzitsu bat dago: kasu askotan, Mendebaldeko Indietako mediku europarrek (britainiarrak eta frantsesak) ez zituztela erabiltzen —espero zitekeen bezala— giza-akuriak. Esklabo bihurtutako langileak landaketen jabe boteretsuen jabetza baliotsutzat jotzen ziren, eta medikuak zerbitzatzeko erabiltzen zituzten baina ez giza-akuri bezala. Esklaboen jabearen borondatea nagusitzen zen ia beti medikuen borondatearen gainetik, eta mediku kolonialek ez zuten beti askatasuna izaten esperimentu medikoak egiteko galdera zientifikoei erantzuteko.
Hala ere, esklabo bihurtutako pertsonak XVIII. mendean gogoz ustiatu ziren. Schiebingerrek istorio horiek kontatzen ditu, eta aurkikuntza horiek sendotasunez ezartzen ditu esklabotzaren, hedapen kolonialaren, drogen frogen garapenaren eta garaiko etika medikoaren testuinguruan. Sexuari eta arrazari buruzko galdera eta ikerketei arreta jarri zien. Zehazki, nola aukeratu ziren gizakiak esperimentuetarako aldi horretan, eta nola garatu ziren organismo bizien arteko uniformetasun- eta aldakortasun-nozioak? Medikuek imajinatu ote zuten giza gorputz natural bat? Probak egin ondoren unibertsalki mantendu zen imajinarioa? Gorputz beltzetarako euskarritzat jotzen diren gorputz zurietan (eta alderantziz) probak egin ziren? Gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak trukagarritzat jo al ziren? Arazo horiek funtsezkoak dira oraindik ere giza osasuna babestu eta hobetzeko.
Schiebingerrek, halaber, zabaldu egiten du Afrikar eta Amerindiar osasunari eta medikuntzari egindako ekarpenen ezagutza. Europarrek, XVI. mendetik XVIII. mendearen bukaera arte, mundu osoan aurkitzen zituzten herrien jakintza medikoa balorizatzera jo zuten, batez ere gaur egun medikuntza tropikala deitzen diogunean esperientzia zutenena. Karibean europarrek teknika mediko amerindiar eta afrikar horietako asko probatu zituzten. Schiebingerrek XVIII. mendeko Mendebaldeko Indietan “medikuntza esklabo” gisa (sarritan, Amerikako eta Afrikako sendatze-tekniken fusio bat) pentsatzen zena aztertzen du, Afrikak eta Estatu Batuek osasunari eta sendaketari egindako ekarpenak bildu eta ebaluatzeko. Berak argudiatzen du esklabo bihurtutako pertsonak eta soldaduak eta marinelak behar bezala zaintzea kezka morala zela garai hartan, esklaboen jabetza segurua izateko, baina baita nazioen aberastasuna ziurtatzeko. Schiebingerrek Afrikaren, Europaren eta Ameriken arteko jakintza medikoaren zirkulazioa aztertzen du, eta nabarmentzen du garai hartan sortutako ezagutzak ez ziola zientziari bere onerako erantzun, baizik eta konkista, esklabotza, indarkeria eta sekretuaren krisol kolonialean bota zutela.
Bizitza pertsonala
Haren bikotekidea Robert N. Proctor da, eta haren seme-alabak Geoffrey Schiebinger, orain matematika eta biologia konputazionaleko irakaslea, eta Jonathan Neel Proctor, orain ingurumen-ekonomiako irakaslea. Emazteak eta senarrak bakoitzak beren bi semeetako bati eman zioten abizena.
Hautatutako bibliografia
Horra jatorrizko izenburuak. Testu guztiak, jatorriz, ingelesez.
- "A Framework for Sex, Gender, and Diversity Analysis in Research: Funding Agencies Have Ample Room to Improve Their Policies", (Science, 2022) doi:10.1126/science.abp977
- "Sex and Gender Analysis Improves Science and Engineering", (Nature, 2019) doi:10.1038/s41586-019-1657-6
- "AI can be Sexist and Racist— It’s Time to Make it Fair", (Nature, 2018) doi:10.1038/d41586-018-05707-8
- Secret Cures of Slaves: People, Plants, and Medicine in the Eighteenth-Century Atlantic World (Stanford University Press, 2017) ISBN 9781503602915
- Women and Gender in Science and Technology, 4 vols. (London: Routledge, 2014), ISBN 9780415855600
- Gendered Innovations: How Gender Analysis Contributes to Research, ed. with Ineke Klinge (Luxembourg: Publications Office of the European Union, 2013) doi:10.2777/11868
- "Changing Assumptions", American Scientist, September–October 2008
Aukeratutako komunikabideetako aipamenak
Horra jatorrizko izenburuak. Testu eta audio guztiak, jatorriz, ingelesez.
- "Londa Schiebinger: Inclusive Design Will Help Create AI That Works for Everyone", by Prabha Kannan, Stanford Human-Centered AI Institute, July 2022.
- "Women in STEM Need More Than a Law", by Caitlin McDermott-Murphy, Harvard Gazette, June 22, 2022
- "The Researcher Fighting to Embed Analysis of Sex and Gender into Science", by Elizabeth Gibney, Nature, November 2020
- "Academics 'Need Training' on Sex and Gender in Research", by Ellie Bothwell, Times Higher Education, November 7, 2019
- "Gender Diversity is Linked to Research Diversity, Stanford Historian Says", by Amy Adams, Stanford News, October 4, 2018
- "Why Gendered Medicine Can Be Good Medicine", by Rena Xu, The New Yorker, November 6, 2017
Berdiner artean gainbegiratutako artikuluen webgunea
Sariak
Schiebingerren sariak, besteak beste, honako hauek:[15]
- Global Navigation Board Member, University of Tokyo, Japan, 2023.
- Berlin Falling Walls Breakthrough Winner in Science & Innovation Management, 2022.
- Honoris causa doktoretza, Valentziako Unibertsitatea, 2018.
- Honorary Doctorate, Faculty of Science, Lund University, Sweden, 2017.
- Medical Women's Association President's Recognition Award, 2017.
- Impact of Gender/Sex on Innovation and Novel Technologies Pioneer Award, 2016.
- Linda Pollin Women's Heart Health Leadership Award, Cedars-Sinai Medical Center, 2015.
- Elected to the American Academy of Arts and Sciences, 2014.
- Honorary Doctorate, Vrije Universiteit Brussel, 2013.
- Distinguished Affiliated Professor, Technische Universität, Münichen, 2011-
- Board of Trustees, Institute for Advanced Studies, Technische Universität, Munich, 2011-
- Interdisciplinary Leadership Award, 2010, Women's Health, Stanford School of Medicine.
- 2007-2009 Board of Trustees, RWTH Aachen, Germany.
- 2006 Maria Goeppert-Meyer distinguished Visitor, Oldenburg University, Germany.
- 2005 Prize in Atlantic History, American Historical Association, for Plants and Empire.
- 2005 Alf Andrew Heggoy Book Prize, French Colonial Historical Society, for Plants and Empire.
- 2005 J. Worth Estes Prize for the History of Pharmacology, American Association for the History of Medicine, for Feminist History of Colonial Science.
- 2005 Jantine Tammes Chair, Faculty of Mathematics and Natural Sciences, University of Groningen, the Netherlands.
- 1999 Alexander von Humboldt Research Prize, Berlin.
- 2001-2004 National Science Foundation Grant (Beka).
- 2002-2004 National Science Foundation Scholars Award.
- 1999-2000 Max-Planck-Institut für Wissenschaftsgeschichte, Berlin Senior Research Fellow.
- 1998 National Institutes of Health, National Library of Medicine Fellowship.
- 1994 Margaret W. Rossiter History of Women in Science Prize.
- 1991–1993, 1996 National Science Foundation Scholars Award.
- 1995 Deutsche Forschungsgemeinschaft.
- 1991–1992 Guggenheim Fellow.
- 1988–1989 Rockefeller Foundation Humanist-in-Residence[16].
- 1986–1987 National Endowment for the Humanities Fellowship.
- 1985-1986 Rockefeller Foundation Fellowship.
- Summer 1985 Deutscher Akademischer Austauschdienst Grant (Beka).
- 1983–1984 Charlotte W. Newcombe Doctoral Dissertation Fellowship, Woodrow Wilson Foundation.
- Summer 1982 Marion and Jasper Whiting Fellowship, Paris.
- 1980–1981 Fulbright-Hayes Graduate Scholar in Germany.
Erreferentziak
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Londa Schiebinger» artikulutik itzulia izan da, 2024-04-06 data duen 1217502557 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
- ↑ The Clayman Institute for Gender Research (home page). Stanford, California: The Clayman Institute for Gender Research, Stanford University.
- ↑ gender news. (8 October 2010). Londa Schiebinger keynotes UN conference on gender, science and technology. Stanford, California: The Clayman Institute for Gender Research, Stanford University.
- ↑ (Ingelesez) «CSW67 Expert Group Meeting» UN Women – Headquarters.
- ↑ Gendered Innovations in Science, Health & Medicine, Engineering, and Environment (home page). Stanford, California: Stanford University.
- ↑ Interview with Londa Schiebinger. South Korea January 1, 2014.
- ↑ American Medical Womens Association. Stanford, CA March 27, 2017.
- ↑ (Alemanez) «Diversität in der Wissenschaft: Gleichstellung und Exzellenz: Ein Widerspruch?» Der Tagesspiegel Online ISSN 1865-2263..
- ↑ Tannenbaum, Cara; Ellis, Robert P; Eyssel, Friederike; Zou, James; Schiebinger, Londa. (2019-11-01). «Sex and gender analysis improves science and engineering» Nature 575 (7781): 137–146. doi: . ISSN 1476-4687. PMID 31695204. Bibcode: 2019Natur.575..137T..
- ↑ (Ingelesez) .
- ↑ Association for Women in Science. Summer 2016.
- ↑ (Ingelesez) Hunt, Lilian; Nielsen, Mathias Wullum; Schiebinger, Londa. (2022-09-30). «A framework for sex, gender, and diversity analysis in research» Science 377 (6614): 1492–1495. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 36173857. Bibcode: 2022Sci...377.1492H..
- ↑ (Ingelesez) «Londa Schiebinger: Inclusive Design Will Help Create AI That Works For Everyone» Stanford HAI.
- ↑ a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
schiebinger1999
izeneko erreferentziarako - ↑ Lost in Translation, Science 14 Jan 2005
- ↑ Londa Schiebinger biography at Stanford University
- ↑ .