Linfokina
Linfokinak zitokina mota bat dira, T linfozitoek jariatutakoak, makrofagoak suspertu eta aktibatzen dituztenak. Zitokina guztien antzera, linfokinek egitura proteikoa dute.
Linfokinak opsonizazioa eragiten dute, opsonina moduan jardunez.
Linfokinen artean interleukina batzuk aipatu behar dira (IL-2, IL-4, IL-5, besteak beste) eta baita gamma-interferoia ere.