Siena
Siena | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Eskualdea | Toscana | ||
Probintzia | Sienako probintzia | ||
Izen ofiziala | Siena Saena Iulia | ||
Posta kodea | 53100 | ||
ISTAT kodea | 052032 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°19′06″N 11°19′53″E / 43.3183°N 11.3314°E | ||
Azalera | 118,53 km² | ||
Altuera | 322 m | ||
Mugakideak | Asciano, Castelnuovo Berardenga, Monteroni d'Arbia, Sovicille eta Monteriggioni | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 52.812 (2023ko urtarrilaren 1a) −1.089 (2018) | ||
Dentsitatea | 446 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0577 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Avignon, Weimar, Wetzlar, L'Aquila, Buffalo eta Bernalda | ||
Katastro kodea | I726 | ||
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
Matrikula | SI | ||
comune.siena.it |
Siena[1] erdialdeko Italiako hiria da, Toskana eskualdekoa. 445 km²-ko eremua du eta 2015eko irailean 53.877 biztanle zituen[2]. Gizateriaren Ondare izendaturik dago, Erdi Aroko eraikinen multzo ederra dela eta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etruriarren hiri izan zen lehenik eta erromatarren mendeko kolonia geroago. 800. urtean Karlomagnok menderatu zuen; XII. mendean errepublika gibelino burujabe bihurtu zen. XII. mendetik XIII.aren amaiera arte garrantzi handiko salerosketa eta finantza gunea izan zen. Florentziaren kontra borrokatu zen Florentzia guelfoa baitzen eta Sienarekiko nagusitasuna lortu nahi baitzuen; 1260an Florentziaren kontra garaipena lortu zuen baina Karlos Anjoukoak, Florentziaren aldeko zenak, Sienari eraso eta menderatu zuen. 1298an Sienaren gainbehera hasi zen krisi ekonomikoaren (1298an Buognasori Sienako familia aberatsenak hondoa jo zuen eta ekonomian nahasmendu handia sortu zen) eta 1348an izurri beltzak sortu zuen hondamendiaren ondorioz.
XIII. mendearen bukaeran eta XIV.aren hasieran, hiriaren gainbehera hasi zenean, Sienan arteak indar handia hartu zuen, pinturak bereziki; aipagarriak dira besteren artean, Duccio, Simone Martini eta Pietro Lorenzetti margolariak, bizantziar estiloan oinarritu eta gotikoaren ezaugarri nagusiak (argiaren eta kolorearen erabilera) landu zituztenak.
1487-1512 bitartean Pandolfo Petrucci tiranoaren mendean izan zen harik eta 1524an Espainiako Karlos V.aren esku gelditu zen arte; espainiarrek 1557ean Kosme I.a Medicikoaren esku utzi zuten eta Toscanaren parte bihurtu zen. 1861ean Toscanako gainerako lurrekin batera Italiako Erresuman sartu zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sienak honako udalerri hauekin egiten du muga:
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Köppen klima sailkapenaren arabera, Sienak klima azpitropikal hezea du (Cfa).
Datu klimatikoak (Sienako unibertsitatea 348 m)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.0 | 9.1 | 11.9 | 16.0 | 20.4 | 24.6 | 27.9 | 27.4 | 23.4 | 18.0 | 12.5 | 9.0 | 17.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.0 | 5.7 | 8.1 | 11.7 | 15.5 | 19.4 | 22.2 | 22.0 | 18.7 | 14.0 | 9.5 | 6.3 | 13.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.0 | 2.3 | 4.2 | 7.3 | 10.5 | 14.1 | 16.6 | 16.6 | 14.1 | 10.0 | 6.6 | 3.5 | 9.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 65 | 64 | 61 | 67 | 55 | 58 | 31 | 51 | 56 | 93 | 78 | 71 | 750 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8 | 11 | 8 | 10 | 6 | 7 | 4 | 4 | 5 | 8 | 8 | 8 | 87 |
Iturria: Achivio Climatico ENEA[3] |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko eraikuntza asko gorde dira; besteak beste, aipagarriak dira katedrala, San Domenicoren eliza eta XIII. eta XIV. mendeetako jauregiak.
- Sienako katedrala (Duomo) arkitektura erromanikoaren eredu ikusgarria da; eraikuntza XII. mendean amaitu zen, eta osagai gotikoak ere ditu.
- Piazza del Campo izenekoa hiriko plaza nagusia da, monumentu ederrek inguratua: Palazzo Comunale jauregia, Torre del Mangia dorrea, Cappella di Piazza kapera eta Fonte Gaia iturria, hain zuzen ere. Plaza honetan egiten da Palio zaldi-lasterketa urtero, hiriaren adierazpen kultural ezagunena agian.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-02-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori).Comune: Siena. demo.istat.it (Noiz kontsultatua: 2016-02-18).
- ↑ Climate Data from the University of Siena's Meteorological Station (1961–1990) - Achivio Climatico ENEA. (Noiz kontsultatua: 2016-02-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Sienako udal webgunea