Gesalatz
Gesalatz | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Guesálaz <> Gesalatz[1] | ||
Alkatea | María Vicenta Goñi Azantza (AIG, indep.) | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31120 | ||
Herritarra | gesalaztar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°45′00″N 1°55′00″W / 42.75°N 1.9166666666667°W | ||
Azalera | 76,82 km² | ||
Garaiera | 522 metro | ||
Distantzia | 35 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 431 (2023: −7) | ||
Dentsitatea | 0,06 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 30,72 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 28,57 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 70,18 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 6,54 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 7,80 (2018: %-0,37) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.guesalaz.es |
Gesalatz[5] ([ges̺alats̻]) Nafarroako udalerria da, Lizarrerrian ipar-ekialdean kokatua. Gesalazko ibarrak eta udalerriak ez dute erabat bat egiten, Jaitz herria ere ibarreko zatia delako, baina bere udalerria osatu du. Gesalatz udalerriak 78,1 kilometro koadro ditu, eta 456 biztanle zituzten 2014. urtean.
Muetz da herriburua eta Iturgoien populatuena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gesalatz Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Iruñetik 35 kilometrora eta Lizarratik 16ra. Allozko urtegia udalerri honetan dago kokatuta, Deierrirekin batera.
Iparraldean Goñerrirekin egiten du muga, ekialdean Jaitz eta Girgillaorekin, mendebaldean Lezaun eta Deierrirekin, eta hegoaldean Ziraukirekin.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gesalazko Iturgoien herritik gertu, itsasoaren mailatik 1.224 metrora, Nafarroako Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gesalatz udalerria ondoko herri hauek osatua dago: Argiñano, Arzotz, Bidaurre, Biguria, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iruxo, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz (udaletxea), Muniain eta Muzki. Aipatu herri guztiek azkena izan ezik zenbait urtez berezko udalerri bana izan zutela jasotzen da 1842ko erroldan.
Kontzeju hauek multzo bat osatzen dute salbu eta barruti bereiz gisa kokatutako Izurtzu, tartean geografikoki Jaitz herria baitago, zeina Gesalatzen parte izan zen 1852. urtera arte.[7]
Herri hustuak ere baditu: Neusol (Irurren), Opako edo Opakua (Arzotzen), Oro (Jaitzen), Zurbano (Iturgoienen), eta Zurundain (Garisoainen).
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gesalazko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,96 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Herrietan banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria | Populazioa (2014) |
---|---|
Argiñano | 36 |
Arzotz | 17 |
Bidaurre | 39 |
Biguria | 6 |
Estenotz | 22 |
Garisoain | 27 |
Genbe | 32 |
Iruxo | 10 |
Irurre | 42 |
Iturgoien | 97 |
Izurtzu | 25 |
Lerate | 25 |
Muetz | 49 |
Muniain | 20 |
Muzki | 9 |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gesalazko alkatea Agrupación Independiente de Guesálaz (AIG) taldeko María Vicenta Goñi Azantza da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %1,31) eta boto zuriak bederatzi (botoen %2,99). Abstentzioa %33,41ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Independiente de Guesálaz | 173 | 4 |
Auzolan Guesálaz (AUGU) | 119 | 3 |
2011n bi zerrenda berberak aurkeztu ziren; zinegotzi banaketa bera eta oso antzeko boto kopurua jaso izan zituzten. Goñik segitu zuen alkate.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Independiente de Guesálaz | 177 | 4 |
Auzolan Guesálaz (AUGU) | 113 | 3 |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- HELBIDEA: Errepide Nagusia z/g (Muetz kontzejua)
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007-2011 | María Vicenta Goñi Azantza | AIG |
2011- | María Vicenta Goñi Azantza | AIG |
Azpiegitura eta garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka Gesalazko hainbat kontzejutan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lizarrerriko iparraldean, zeinean kokatzen den Gesalatz, euskal toponimia nagusi den eremua da, eta euskara mintzatu zen bertan 18. mendera arte, non atzerakada handia gertatu zen. 1735. urteko katexima bat gorde da euskaraz idatzia, Apezendaco dotrina christiana uscaras, Muzkiko herriko Francisco Martinez de Elizalde apaizak idatzia. Era berean, Muzkiko apaiz izan ziren Martinez de Mortentin anaien paperetan, 1805. urtean datatu diren 4 sermoi idatzi daude euskarazkoak. Bonaparteren mapan, Gesalatz ibarrak hegoaldeko muga markatzen zuen euskararentzat Lizarrerrian 1863. urtean argitaratu zenean. [8]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Gesalatz eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,10ek zekien euskaraz hitz egiten.
2009ko urtarriletik Gesalazko udalerriaren izen ofiziala Guesálaz <> Gesalatz da[1].
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andre Mariaren Natibitatearen eliza, Garisoain.
- Jasokundearen eliza, Irurre.[9]
- Biguriako jauregia: XVIII. mendean eraikitako jauregia.
Gesalaztar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marcelino Ulibarri (1880-1951), politikaria.
- Eulogio Zudaire (1915-1991), fraide kaputxinoa eta historialaria.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Genbeko etxeak.
-
Izurtzu.
-
Obantzeako harroila, Argiñanoko basoetan.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | SALINAS DE ORO. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ Iñigo, Andres. (2004). «Euskara Estellerrian» Euskera (Euskaltzaindia) XLIX (2): 1121-1126..
- ↑ Lebrel Blanco, Fundación. «Valle de Guesálaz» www.lebrelblanco.com: Atlas del Patrimonio Histórico-Cultural de los reinos, condados y vizcondados bajo la autoridad de Catalina I de Navarra Foix-Grailly-Béarn. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Gesalatzi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Izurtzuko kaleak Google Street Viewn.
Gesalatz | ||
---|---|---|
Argiñano | Arzotz | Bidaurre | Biguria | Estenotz | Garisoain | Genbe | Irurre | Iruxo | Iturgoien | Izurtzu | Lerate | Muetz | Muniain | Muzki |