etxe
Itxura
Euskal deklinabideko txantiloiak erabiltzean, zein izen motataz ari garen hartu behar da kontutan. Horren arabera, lau deklinabide taula dauzkagu:
Izena
- Gizakia bizitzeko prestatzen den edozein eraikin. Zurezko, adreiluzko, harrizko etxea.
- Etxebizitza. Etxea bigarren pisuan dugu.
- Erabilera jakin bat duten zenbait eraikinen izena. Kultur etxea.
- Familia; leinua, dinastia. Etxe oneko alaba. Valoisko etxea.
- TEKNOL. Hitz-elkarte baten bigarren osagai gisa, pieza edo tresna bati eusteko erabiltzen den elementu edo egitura. Lanpara-etxea.
- etxe aurrefabrikatu. Aparte eta sailean eginiko pieza aurrefabrikatuak muntatuz eraikitzen dena.
- etxe familibakar. Berez familia bakar baten bizitokia den etxe isolatua eta independentea.
- etxe orratz. Zeru-harraskaria.
- euskal etxe. Atzerrian euskaldunak biltzen diren elkartea.
- lanpara-etxe. ELEKTR. Lanpara elektrikoen zorroa hartzen duen entxufe emea.
- ETXEA GOBERNATU. Etxeko arazoen ardura izan.