etxe
Itxura
etxe
- 1. Gizakia bizitzeko prestatzen den edozein eraikin. Zurezko, adreiluzko, harrizko etxea.
- 2. Etxebizitza. Etxea bigarren pisuan dugu.
- 3. Erabilera jakin bat duten zenbait eraikinen izena. Kultur etxea.
- 4. Familia; leinua, dinastia. Etxe oneko alaba. Valoisko etxea.
- 5. TEKNOL. Hitz-elkarte baten bigarren osagai gisa, pieza edo tresna bati eusteko erabiltzen den elementu edo egitura. Lanpara-etxea.
- • etxe aurrefabrikatu. Aparte eta sailean eginiko pieza aurrefabrikatuak muntatuz eraikitzen dena.
- etxe familibakar. Berez familia bakar baten bizitokia den etxe isolatua eta independentea.
- etxe orratz. Zeru-harraskaria.
- euskal etxe. Atzerrian euskaldunak biltzen diren elkartea.
- lanpara-etxe. ELEKTR. Lanpara elektrikoen zorroa hartzen duen entxufe emea.
- • ETXEA GOBERNATU. Etxeko arazoen ardura izan.