Edukira joan

Lankide eztabaida:Joxemai: berrikuspenen arteko aldeak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wiktionarytik
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
67. lerroa: 67. lerroa:
== Kategorien izenak aldatzeko eskaera ==
== Kategorien izenak aldatzeko eskaera ==
Kaixo Joxemai! Eskerrak zuri ere Wikipedian eta Wikiztegian egindako lanagatik. Ba niri ere ondo iruditzen zait kategoriak izenez aldatzea. Orain arte kategorizatzeko erabili dugun sistemak alde on bat eta txar bat zuen. Alde ona laburra dela da. Baina alde txarra, hizkuntzaren kodea jakin behar dela da. Gainera normalean, ez dakizkigu hizkuntza bakotzairen kodeak. Nik uste dut artikulu guztiei kategorien izenak aldatzeko gai izango naizela, baina ez dut uste lan erraza izango denik. Dena dela, ahaleginduko naiz. Lanean hasi baino lehen Ikatzi esango diot. Agian komeniko litzateke nire errobotari Bot estatusa ematea nire errobotak Aldaketa Berrien orrialdea bete ez dezan. Ondo izan! --[[Lankide:Zuiarra|Zuiarra]] 23:29, 6 Azaroa 2010 (UTC)
Kaixo Joxemai! Eskerrak zuri ere Wikipedian eta Wikiztegian egindako lanagatik. Ba niri ere ondo iruditzen zait kategoriak izenez aldatzea. Orain arte kategorizatzeko erabili dugun sistemak alde on bat eta txar bat zuen. Alde ona laburra dela da. Baina alde txarra, hizkuntzaren kodea jakin behar dela da. Gainera normalean, ez dakizkigu hizkuntza bakotzairen kodeak. Nik uste dut artikulu guztiei kategorien izenak aldatzeko gai izango naizela, baina ez dut uste lan erraza izango denik. Dena dela, ahaleginduko naiz. Lanean hasi baino lehen Ikatzi esango diot. Agian komeniko litzateke nire errobotari Bot estatusa ematea nire errobotak Aldaketa Berrien orrialdea bete ez dezan. Ondo izan! --[[Lankide:Zuiarra|Zuiarra]] 23:29, 6 Azaroa 2010 (UTC)

: Kaixo Joxemai! Honen inguruko eztabaida ireki dut [[Wiktionary:Txokoa#Kategorietan_aldaketak|Txokoan]]. Beraz, utz ezazu zure iritzia bertan, batez ere zer aldatu eta nola aldatu behar den adosteko. Ondo izan! --[[Lankide:Zuiarra|Zuiarra]] 16:15, 9 Azaroa 2010 (UTC)

16:15, 9 azaroa 2010(e)ko berrikuspena

Ongi etorri, Joxemai, Wikiztegira, euskarazko hiztegi askera!

Hau zure eztabaida orrialdea da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orrialdea ere baduzu, zure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... jartzeko (zure lankide orrialdea eraikitzeko informazioa lortzeko, ikus orrialde hau).

Lehendabizi, Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orrialdea irakur ezazu. Beranduago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:

Wikiztegiaren Txokoa duzu zure iradokizun edo komentarioak ezartzeko. Horrez gain, badugu posta-zerrenda bat euskarazko Wikiztegian, izena eman dezakezu bertan.

Wikilari baten galderari erantzuteko, bere eztabaidan egin beharko duzu. Bestela, ez zaio "mezu berri bat" duenaren oharra azalduko eta agian ez da konturatuko erantzun egin diozula. Orrialdearen goialdeko botoietan "+" ikurra aurkituko duzu. Bertan klik eginez, mezu berri bat sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuan zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo zara identifikatu.


estatistika

Kaixo Joxemai. Lehendabizi ongietorria eman nahi nizun berriro. Zure lehen ekarpenak egin dituzula ikusi dut eta hemendik aurrera ere horretan jarraitzera animatu nahi zintuzket.

Sortu duzun sarreran (estatistika) hainbat aldaketa egin ditut eta besterik gabe komentatu egin nahi nizkizun.

  • Kategorizatzea. Badakit tutorialean ez dagoela beteta atal hau (ea egun hauetakoren batean egiten dudan), baina labur-labur azalduko dizut. Kategorizatzeko hitza zein hizkuntzatako den jarri behar da eta ondoren zein hitz mota den, izena, aditza, adberbioa... aurretik hizkuntzaren hizkiekin (euskararen kasuan EU).
  • Hitza izena denean, deklinabide taula gehitu behar zaio. Taula hauen erabilpena hemen dator azalduta.
  • Itzulpenak gehitzerako orduan nik ingelesezko wikiztegian begiratzen dut, baina ez da beharrezkoa hainbeste itzulpen gehitzea batzuetan nahiko pisua gertatzen baita gainera.

Zalantzaren bat izanez gero, galdetu lasai nire eztabaida orrian eta ahalik eta azkarren erantzungo dizut. Espero dut gustura sentitzea wikiztegian eta aurrerantzean ere parte hartzen jarraitzea. Ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 22:05, 15 Martxoa 2010 (UTC)

Deklinabide taula

Kaixo Joxemai. Begiratu eta zuzendu ditut a organikoaren deklinabide taulak. Taula horiek nik egin nituen eta nahiko nahasiak direnez baliteke beste akatsen bat ere egotea eta ni ez konturatu izana. Ez naiz aditua gramatikan, horregatik zuk hau hobeto menderatzen baduzu eskertuko nizuke laguntza, zenbait zalantza baititut hizkuntzen deklinabide taulen inguruan. Ondo segi. --Ikatz erantzun hemen 19:11, 11 Apirila 2010 (UTC)

Akats baten berri

Egina Eskerrik asko abisatzeagatik. --Ikatz erantzun hemen 12:45, 5 Ekaina 2010 (UTC)

Lema

Kaixo Joxemai.

Hitz berriak egitean (Lema) gaizki erabiltzen duzula ikusi dut. Txantiloi hau hitz batek esanahi bat baino gehiago dituenean erabiltzen da elkarrengandik banatzeko, batez ere itzulpen desberdinak dituztenean, adibidez: edan, esan, begi... Esanahi bakarra badu hitzak ez da jarri behar.

Sinonimoak eta hitz eratorriak gehitzerakoan nik web orri hau erabiltzen dut. Bertan Lantresnak -> Hiztegiak sailaren barruan orri desberdinak daude eta oso erabilgarria da, ez dakit ezagutzen zenuen.

Azkenik, orain egun batzuk txokoan deklinabide taulen gainean idatzi nuen, zure iritzia eman nahi baduzu bertan egin dezakezu. Ondo izan. --Ikatz erantzun hemen 09:05, 8 Iraila 2010 (UTC)

Ahoskera

Azpimarratzeko erabiltzen den puntu hori ez da azpiko laukian agertzen. Nonbaitetik kopiatuta jarri nuen, baina ez dut gogoan nondik. Garai hartan ez nintzen administratzailea eta Bengoari azpian jartzea posible zen galdetu nion baina ez zekiela esan zidan.

Hala ere, silabatan banatu eta indarra ematen zaion silaba azpimarratzearen sistema hori behin-behinekoa da, IPA euskeraz nola erabiltzen den ikasi arte. Orrialde batean begira aritu nintzen baina ez dut ulertzen, ikurrak falta direla uste dut. Aipatu duzun puntu horiek agertzeko azalean hitz berriak sortzeko agertzen den tresna erabili behar da.

Zalantza gehiago izanez gero, galdetu lasai eta ideia edo proposamen berririk edukiz gero ere bai. --Ikatz erantzun hemen 09:39, 9 Iraila 2010 (UTC)

Lanbide izenak

Kaixo Joxemai.

Frantsesezko lanbide izenak kategoria sortu duzula ikusi dut baina beste izen batekin izendatuta beste kategoria bat sortu dut, FR:Lanbide izenak. Lehenagotik gairen arabera beste hitz batzuk sailkatuta daudelako, adibidez asteko egunak edo herrialdeak. Uste dut jada ikusi duzula baina abisatu egin nahi nizun. --Ikatz erantzun hemen 08:20, 16 Iraila 2010 (UTC)

Bai, ados nago zurekin. Zuk esan bezala argiago geratuko litzateke. Wikiztegian hasi nintzenean kategoriak sortu gabe zeuden eta gaztelaniazkoan oinarrituta sortu nituen (bertan hizkuntzaren laburdura horiek EU, ES, FR, EN... erabiltzen dituzte). Gero beste wikiztegi batzuetan zuk esan bezala egiten zutela ikusi nuen, baina horretarako kategoria guztiak aldatu beharko genituzke eta horrek lan ikaragarria suposatzen du.
Nahi baduzu egin dezakegu pixakanaka-pixkanaka. Agian robot baten laguntzarekin, baina nik ez dakit nola funtzionatzen duen horrek, ez naiz oso aditua informatikan. Behin bat eskatzen saiatu nintzen Unairen laguntzarekin, baina ia erotu egin nintzen eta bera ere ia erotu nuen.--Ikatz erantzun hemen 08:41, 16 Iraila 2010 (UTC)
Ondo da. Orduan oraingoz horrela jarraituko dugu.--Ikatz erantzun hemen 08:49, 16 Iraila 2010 (UTC)

Sailkapen alfabetikoa

Printzipioz ideia ona iruditzen zait. Beste wikiztegietan begira aritu naiz eta frantsesezko txantiloi horrek nahiko konplexua dirudi ingelesezkoan ere ez baitaukate. Gainera, ez dakit frantsesez eta ez dut ezer ulertzen. Zuk proposatutako beste metodoa maiuskulaz hasitako hitz batekin probatu dut (Albania) eta funtzionatzen du. Beraz, eraginkorra eta sinplea denez, nigatik hau erabil dezakegu.

Beste kontu batekin jarraituz, ezkerreko zutabean agertzen den Txokoa sakatuz orrialde huts bat agertzen da. Ez dakit noiztik dagoen hori horrela (nik duela 2-3 aste idatzi nuen bertan azkenengo aldiz), baina wikipedian begiratu dut eta bertan Txokoaren ordez Komunitatea jarri dutela ikusi dut. Aldaketa berrietako Txokoarekin berriz ez da hori gertatzen. Wikipediako norbaiti galdetzeko asmoa nuen baina zu ere bertan ibitzen zarenez agian zerbait jakingo duzu. --Ikatz erantzun hemen 18:23, 19 Urria 2010 (UTC)

Txokoa

Itxaroten jarraituko dugu orduan.

Azaleko akatsa zuzendu dut. --Ikatz erantzun hemen 15:22, 25 Urria 2010 (UTC)

Liburu

Deklinabide taula gaizki jarrita zeukan baina zuzendu dut. --Ikatz erantzun hemen 17:24, 1 Azaroa 2010 (UTC)

Kategorien izenak aldatzeko eskaera

Kaixo Joxemai! Eskerrak zuri ere Wikipedian eta Wikiztegian egindako lanagatik. Ba niri ere ondo iruditzen zait kategoriak izenez aldatzea. Orain arte kategorizatzeko erabili dugun sistemak alde on bat eta txar bat zuen. Alde ona laburra dela da. Baina alde txarra, hizkuntzaren kodea jakin behar dela da. Gainera normalean, ez dakizkigu hizkuntza bakotzairen kodeak. Nik uste dut artikulu guztiei kategorien izenak aldatzeko gai izango naizela, baina ez dut uste lan erraza izango denik. Dena dela, ahaleginduko naiz. Lanean hasi baino lehen Ikatzi esango diot. Agian komeniko litzateke nire errobotari Bot estatusa ematea nire errobotak Aldaketa Berrien orrialdea bete ez dezan. Ondo izan! --Zuiarra 23:29, 6 Azaroa 2010 (UTC)

Kaixo Joxemai! Honen inguruko eztabaida ireki dut Txokoan. Beraz, utz ezazu zure iritzia bertan, batez ere zer aldatu eta nola aldatu behar den adosteko. Ondo izan! --Zuiarra 16:15, 9 Azaroa 2010 (UTC)