Edukira joan

Xu Jiayu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xu Jiayu
Bizitza
JaiotzaWenzhou1995eko abuztuaren 19a (29 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaShanghaiko Jiao Tong Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua78 kilogramo
Altuera1,87 metro

Xu Jiayu txineraz 徐 嘉余, (Anji (Txina), 1995eko abuztuaren 19a) igeriketan lehiatzen den kirolari txinatarra da.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), zilarrezko domina eskuratu zuen 100 m bizkar proban (52.31), Ryan Murphy-ren (urrezko domina, 51.97 (OE)) atzetik eta David Plummer-en (brontzezkoa, 52.40) aurretik, biak estatubatuarrak.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020 (Tokio), zilarrezko domna eskuratu zuen (3:38.86), Txinako taldearekin, 4x100 errelebo lau-estilo mistoetan Erresuma Batuko (urrezko domina, 3:37.58) taldearen atzetik eta Australiako (brontzezkoa, 3:38.95) taldea gaindituz. Hauek osatu zuten Txinako taldea: Xu Jiayu, Yan Zibei, Zhang Yufei eta Yang Junxuan.[1][2]

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, urrezkoa 4x100 m medleyan eta zilarrezkoak 100 m bizkarra eta 4x100 m medley mistoan.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina 100 m bizkar,
gizonezkoa[3]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m Errelebo lau-estiloak,
mistoa[4]
2024 Paris ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 4x100 m medley
2024 Paris ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina 100 m bizkarra
2024 Paris ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m medley mistoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Xu Jiayu» olympedia.org (Ingelesez)
  2. "Xu Jiayu" olympics.com (Gaztelaniaz)
  3. Igeriketa, 100 m bizkar, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa, 4x100 m Errelebo lau-estilo mistoa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]