Edukira joan

Botadiniak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Votadini» orritik birbideratua)

Botadiniak (Wotādīniak, Votādīniak edo Otadiniak ere deituak) zeltiar herri bat izan ziren, burdin aroan zehar Eskoziako hego-ekialdean bizi zirenak. Gaur egungo Edimburgotik Northumberlandera zihoazen lurretan bizi ziren. Haien lurraldeek selgobaeekin eta brigantiarrekin egiten zuten muga. Klaudio Ptolomeok haiei buruz hitz egin zuen.

Briganteak bezala, Botadiniak herrixka txikiz osatuta zeuden, eta mendi txikien tontorretan sortzen zituzten. Gaur egun hiru ezagutzen dira: Yeavering Bell, Eildon Seat eta Traprain Law, Lothian herrian.

138 eta 162 urteen artean erromatarrek okupatu zuten lurraldea, Antoninoren harresia eraikitzean. Urteak pasa eta gero erromatarrek Hadrianoren harresira atzera egin zutenean Botadiniak berriro independiente bihurtu ziren, nahiz eta Erromatarrekin etsaitasunik ez izan.

Erromatarrak behin betiko britainiatik alde egitean, botadinien inguruko lurrei Yr Hen Ogledd izena eman zitzaien (iparralde zaharra, galesez). Bertan hainbat tribu eta erreinu txiki sortu ziren. 470an inguruan Botadiniek Gododdin erreinua sortu zuten, hegoaldean Brynaich sortzen zen bitartean. Erreinu biak Deira eta Berniciako angloek konkistatu zituzten, beranduago.

  • Stuart Piggott, Scotland Before History, Edinburgh University Press, 1982, ISBN 0-85224-348-0

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]