Corral-Ipeñarrieta jauregia
Urretxuko udaletxea Corral-Ipeñarrieta jauregia | |
---|---|
Corral-Ipeñarrieta jauregiaren irudia. Gaur egun, bertan Urretxuko udaletxea kokatzen da. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Urretxu |
Koordenatuak | 43°05′N 2°19′W / 43.09°N 2.31°W |
Arkitektura | |
Corral-Ipeñarrieta jauregia Gipuzkoako Urola Garaia eskualdeko Urretxu udalerrian dagoen jauregia da. Udalerri honetako Alde Zaharreko Iparragirre enparantzan kokatzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Corral Ipeñarrieta jauregia Cristobal Ipeñarrietaren aginduz eraiki zuten XVII. mendean[1]. 1892an udalak erosi zuen, Urretxuko udaletxea izan zedin. Goitik behera berreginda dago barrutik.
Tradizioak dioenez, Velazquez margolariak jauregi honetan hartu zuen ostatu Euskal Herrira etorri zen batean. Esamesak esames, Elisabet Borboikoa erreginaren ohorezko dama zenean ezagutu zuen Velazquezek Antonia Ipeñarrieta anderea, eta erretratu bat egin zion. Irudi hori Pradoko Museoan, Madrilen, dago egun.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kareharri arrosaz egindako etxea da, eta haitzurdin zuriz egindako bi armarri ageri ditu fatxada nagusian. Burdina forjatuzko balkoiak daude goiko bi solairuetan.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Eraikina.
-
Aurrealdea.
-
Aurrealdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.turismoa.euskadi.net/s11-12375/eu/contenidos/h_cultura_y_patrimonio/0000012885_h5_rec_turismo/eu_12885/12885-ficha.html[Betiko hautsitako esteka] Ipeñarrieta jauregia. Ibilbideak Euskadin
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urretxuko Udalaren webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez)
- Corral-Ipeñarrieta jauregiaren argibidea Urretxuko Udal webgunean irakurgai.[Betiko hautsitako esteka]
- Corral-Ipeñarrieta jauregiaren argibidea Euskadiko Turismo webgunean irakurgai.[Betiko hautsitako esteka]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |