Edukira joan

Txirikahua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apatxe tribuak, XVIII. mendean (Ch: txirikahuak; WA: mendebaldeko apatxeak; N: navajoak; M: mescaleroak; J: jikarillak; L: lipan apatxeak; Pl: lautadetako apatxeak

Txirikahuak[1] (beste izen batzuk: txirikahua apatxeak, txirikagi, Txirikahuako apatxeak, txirikahui apatxeak, txirikaueak, txilikage, txilikagez eta txirikagua) antzina Estatu Batuetako Mexiko Berriko hego-mendebaldean eta Arizonako hego-ekialdean, nahiz Mexikoko Sonora eta Chihuahua estatuetako iparraldean bizi zen amerindiar herri bat izan zen. Gaur egun herri hau kokatzen zen lurraldearen mugak ongi zehaztea ezinezkoa da.

Lehenbizi Cochise eta ondoren Jeronimo buruzagi izan zituztelarik, txirikahua herriak Estatu Batuetako Gobernuaren kontrolari aurre gin zion hego-mendebaldeko azken amerindiar herria izan zen. Beren azken gotorlekua Chiricahua mendiak izan zirelarik. Azkenik 1886an errenditu ziren, eta Florida, Alabama eta Oklahoma estatuetara atzerriratu zituzten. Denbora labur batez Oklahomako Fort Sill erreserban sarrarazi zituzten, azkenik 1913an gaur egungo Arizona estatura itzultzeko baimena eman zitzaien arte.

1850 eta 1890. urte arteko euren buruzagi ezagunenak Cochise, Jeronimo, Mangas Coloradas, Victorio, Juh eta Nana izan ziren.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.