Edukira joan

Tenperatura efektibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tenperatura efektiboa» orritik birbideratua)

Tenperatura efektibo izena zientziaren zenbait adarretan erabiltzen da:

Astrofisikan, izar baten tenperatura efektiboa (Teff) bere azalera ikusgarriaren tenperatura da. Alderatuta, tenperatura hau izarrak igortzen duen energiaren iturria den nukleokoa baino askoz txikiagoa da. Era berean, arrarotutako koroakoak ere gainditzen du, non ionizatutako gas ahula oso abiadura altuan mugitzen den izarren eremu magnetikoak eta talka uhin konbektiboek bultzatuta. Baina bi geruza hauek ikustezinak dira modu zuzenean. Hala, izar baten koloreak espektruan zehar bere tenperatura efektiboa adierazten du, batez ere infragorrian igortzen duten M espektru motako izar gorrietatik hasi eta euren erradiazio puntu gailena ultramorean duten izar urdin erraldoietaraino. Izar baten tenperatura efektiboak, izarrak, azalera unitate bakoitzeko igortzen duen beroa adierazten du. Azalerarik beroenetatik hasi eta hotzenetaraino, izarrak sailkatzen dituzten zenbait espektru mota daude: O, B, A, F, G, K eta M. Izar baten azaleko tenperatura efektiboa, ironikoki, gorputz beltzaren tenperatura bera da.

Tenperatura hau, honako ekuazio honen bidez izarraren argitasun eta erradioarekin lotuta dago:

non izarraren argitasua den, bere erradioa eta Stephan-Boltzmanen konstantea.

Izar gorri bat nano gorri ahul eta hotz bat, puztutako erraldoi gorri bat edo Antares eta Betelgeuse bezalako supererraldoi bat izan liteke. Izar hauek energia kopuru ikaragarria igortzen dute, baina hain azalera handitik igortzen dute azalera unitate bakoitzeko igortzen duten energia kopurua oso txikia dela. Espektruaren erdialdetik gertu dagoen izar batek, gure eguzkiak edo Capellak adibidez, nano gorri edo supererraldoi gorriek baino energia gehiago baina Vega edo Rigel bezalako izar zuri eta urdinek baino askoz energia gutxiago igortzen dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]