Sui generis
Itxura
Sui generis latinetik datorren lokuzio adberbial bat da, 'bere genero edo espeziearen berezkoa' esan nahi duena. Hizkera arruntean normaltasunetik edo arautik ateratzen diren egitateak izendatzeko erabili ohi da; eta, batzuetan, esanahi negatiboa har dezake (demokrazia 'sui generis' bat, adibidez, oso demokrazia berezia da, estandarrak betetzen ez dituena). Kontzeptu moduan esangura desberdinak har ditzake zuzenbidean, soziologian, filosofian-eta. Zuzenbidean, erregimen berezia duten pertsona juridikoak izendatzeko erabiltzen da.