Ahizpatasun
Feminismoan, ahizpatasuna edo sororitatea emakumeen arteko elkartasun lotura da. Sexu-diskriminazioa bizi den testuinguruetan emakumeen arteko elkartasunari erreferentzia egiteko erabiltzen den neologismoa da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahizpatasun izena anaitasun hitzaren baliokidetzat sortua da. Sororitate izenak, berriz, latin erroa du: soror hitzak «ahizpa» edo «arreba» esan nahi du latinez.
Migel Unamunoren proposamena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Migel Unamuno idazleak anaitasun femenino adierazteko termino bat behar zela adierazi zuen, eta sororitate hitza proposatu zuen.
1921ean, Argentinako Caras y Caretas aldizkarian argitaratutako testu batean, bai eta Izeba Tula lanean ere, anaia hitzetik eratorritako anaitasun hitzaren baliokide femeninoa erabiltzearen beharraz hitz egin zuen:
« | (Gaztelaniaz) [..] ¿Fraternal? No: habría que inventar otra palabra que no hay en castellano. Fraternal y fraternidad vienen de frater, hermano, y Antígona era soror, hermana. Y convendría acaso hablar de sororidad y de sororal, de hermandad femenina. | » |
Espainiako Errege Akademiak ez zuen hitza 2018ko abenduaren 21era arte onartu, nahiz eta beste eratorri batzuk onartzen zituen: «sor», «sóror» eta «sororal», esaterako.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Feminismoa
- Feminismoaren historia
- Filosofia feminista
- Genero-parekotasuna
- Legearen aurreko berdintasun
- Ginozentrismoa
- Matriarkatua