Edukira joan

Sofía Mulánovich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sofia Mulanovich» orritik birbideratua)
Sofía Mulánovich

(2007)
Bizitza
JaiotzaPunta Hermosa (en) Itzuli1983ko ekainaren 24a (41 urte)
Herrialdea Peru
Hezkuntza
HeziketaSan Silvestre School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksurflaria
Pisua56 kilogramo
Altuera165 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: smulanovich Edit the value on Wikidata

Inés Sófia Mulánovich Aljovin[1] (Lima, Peru, 1983ko ekainaren 24a) surflari profesional ohia da.

2003an hasi zen surfeko lehiaketa profesionaletan lehiatzen, hiru munduko txapelketa irabazi ditu bere bizitzan zehar, 2004an irabazi zituen bere lehenengo bi munduko sariak, WSL (Women's world championship tour's) eta ISA[2](International Surfing Association). 2007 hainbeste garaipenen ondoren, Surfeko Ospearen Aretoan[3] sartu zen. 2019an bere azken munduko txapelketa iritsi zen, berriz ere, International Surfing Association, munduko lehiaketa irabazi zuen.

Sófia, Herbert Felipe Mulánovich eta Inés Aljovín de Losadaren alaba da, bi anai ditu Hebert eta Matias Mulánovich[4] eta hiruek San Silvestre eskolan ikasi zuten.

Txikitatik surfean ibilitakoa, bere etxetik hurbil zegoen Punta Hermoso hondartzan entrenatzen zuen eta hondartzan esagutu zuen bere entrenatzailea, Roberto "Muelas" Meza, bera jabetu zen bere gaitasunaz eta txapelketetan parte hartzera bultzatu zuen.

2020ko maiatzaren 7an, jakinarazi zuen Theo izeneko mutiko baten ama izan zela, bere neskalagun Camila Toro argazkilariarekin.[5]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko rankinean lehenetariko egon da urte askotan zehar, eta munduko txapelketa bat irabazi zuen Hego Amerikako lehenengo surflaria izan zen. 2013an WPS norgehiagoketan parte hartzeari utzi zuen eta gehienek Surfetik baztertuko zela uste zuten baina inoiz ez zen surfetik baztertu eta beste lehiaketa askotan parte hartu zuen. Azkenik, 2019an hamabost urte ondoren berriz ere munduko txapelduna izateko, ISA txapelketa irabaziz.

Bere karrera profesionalean zehar Nazioarteko Red Bull marka izan da bere babeslea eta emakumeen surfean Sofia izan da markaren aurpegia.

  • 2019 Munduko Txapelduna (ISA Emakumeen Munduko Txapelketa)
  • 2009 Movistar Cup, 1. postua, Peru (WQS)
  • 2008 Roxy Pro Gold Coast, Australia 1. postua
  • 2007an Surfaren Ospearen Aretoan sartu zen
  • 2007 1. postua Roxy Pro Sunset Beach, Hawaii
  • 2007 1. postua Rip Curl Girls Festival Europa, Espainia
  • 2006 Vans Triple Crown of Surfing Champion (errekorra)
  • 2005ean ESPY Ekintza Kirol Kirolaririk Onena irabazi zuen
  • 2005 1. postua Roxy Pro Tavarua, Fiji
  • 2005 1. postua Rip Curl Pro Bells Beach, Australia
  • 2004ko Munduko Txapelduna (ISA Emakumezkoen Munduko Txapelketa)
  • 2004ko Munduko Txapelduna (WSL Emakumezkoen Munduko Txapelketako Bira)
  • 2004 1. postua Billabong Pro Teahupoo, Tahiti
  • 2004 1. postua Roxy Pro, Fiji
  • 2002 4 aldiz txapeldun nazionala 1999-2002

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Sofía Mulánovich Surfer Bio | Age, Height, Videos & Results» World Surf League (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Sofía Mulanovich de Perú Gana la Medalla de Oro Femenina en el ISA World Surfing Games 2019 presentado por Vans» International Surfing Association 2019-09-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. «Surfers' Hall of Fame» Huntington Surf & Sport (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  4. (Ingelesez) «Learn about Sofia Mulanovich» Info Famous People (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  5. (Gaztelaniaz) DEPOR, NOTICIAS. (2020-05-07). «Sofía Mulanovich anunció el nacimiento de su hijo Theo: “Me siento la persona más afortunada” NCZD | FULL-DEPORTES» Depor (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]