Sofía Greziakoa
Itxura
(«Sofia Greziakoa» orritik birbideratua)
Sofía Greziakoa (Psychiko, Atenas, 1938ko azaroaren 2a) Greziako printzesa eta egungo Espainiako erregina ezkontide ohia da. Gurasoak Paulo I.a Greziakoa eta Federika Hanoverkoa zituen, eta jaiotzean Sofia Margarita Viktoria Frederika (grezieraz: Σοφία Μαργαρίτα Βικτωρία Φρειδερίκη, Sophia Margarita Viktoria Frideríki) izena jarri zioten. 1962ko maiatzaren 14an Atenasen Juan Carlos I.a Espainiakoa ezkondu zuen, hiru errituon bidez: ortodoxo, zibil eta katolikoaz.[1] Hiru seme-alaba ditu:
- Elena Borboikoa (1963ko abenduaren 20), Espainiako infanta eta Lugoko dukesa.
- Cristina Borboikoa (1965eko ekainaren 13), Espainiako infanta eta Palmako dukesa.
- Felipe Borboikoa (1968ko urtarrilaren 30), gaur egungo Espainiako erregea.
1969an Espainiako Gorteek onartu zuten haren senarra Francisco Francoren oinordekoa zela, eta 1975eko azaroaren 22an Espainiako errege izendatu zuten.
Bost hizkuntza dakizki: greziera, alemana, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rubio, María José. (2009). Reinas de España. Siglos XVIII al XXI. De María Luisa Gabriela de Saboya a Letizia Ortiz. Madrid: La Esfera de los Libros.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sofía Greziakoa |
Aurrekoa Viktoria Eugenia Battenbergekoa |
Asturiasko printzesa ezkontidea 1962 – 1975 |
Ondorengoa Letizia Ortiz Rocasolano |
Aurrekoa Viktoria Eugenia Battenbergekoa |
Espainiako erregina ezkontidea 1975 – 2014 |
Ondorengoa Letizia Ortiz Rocasolano |