Kristal-sistema monokliniko
Itxura
(«Sistema monoklinikoa» orritik birbideratua)
Sistema monoklinikoa mineralak kristalizatzen diren zazpi kristal-egituretako bat da. Simetria ardatz bitarra du, honi perpendikularra den plano bat eta inbertsio zentro bat. Sare monoklinikoaren denotazioa 2/m da. Simetria plano bakarra ere izan dezakete sistema honetan kristalizatzen duten mineralek. Baita simetria ardatz bitarra eta sistema plano bakarraren arteko konbinaketa ere. Bi ardatzek angelu kamutsa osatzen dute. Sistema honetan kristalizatzen duen mineral ezagunenetako bat talkoa da, Mohsen eskalan mineralik bigunenaren postua betetzen duena.
Parametroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sistema monoklinikoaren ezaugarriak honakoak dira:
- α ≠ 90º
- β = γ = 90º
Bravaisen sareak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Monokliniko sinplea.
-
Oinarrian zentraturiko monoklinikoa.