Done Jakueren Ordena
Itxura
(«San Jakueren ordena» orritik birbideratua)
Done Jakueren Ordena (gaztelaniaz: Orden de Santiago) XII. mendean Leóngo Erresuman sortutako ordena militar eta erlijiosoa da. Done Jakueren omenez sortua, lehendabiziko helburua Done Jakue bidea egiten zuten erromesak babestea izan zen.
Alonso de Cárdenas maisu nagusia 1493an hil zenean, Errege-erregina Katolikoek Ordena bereganatu zuten eta 1523an Adrian VI.a aita santuak koroari betiko lotu zion. 1873an eta 1931n kendua, egun, Calatrava, Alcántara eta Montesako ordenekin batera elkarte zibil bat besterik ez da.