Rush (2013ko filma)
Rush 1976. urtean girotutako filma da, bat formularen bi gidarien arteko lehia ekartzen digu gogora. James Huntek, Mclaren taldekoak, eta Niki Laudak, Ferrarikoak, izaten duten arteko borroka, nahiz errepidean nahiz errepidetik kanpo gure begien aurrean jartzen du.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak, hiru fase ezberdin ditu. Lehenengoan, pertsonaiak aurkezten ditu. Bat formulara heldu baino urte batzuk lehenago, F3 (formula 3) kategoriaren lasterketa batean ikusten ditugu Hunt eta Lauda. Garai horretan ez zuten oraindik elkar ezagutzen, baina bertan, bere norakoa lotuta egongo dela ikusteko aukera daukate. Lasterketa horretan, Huntek eta Laudak haien arteko lehia izugarria daukate, baina azkenean, Huntek irabazten du, Laudaren autoari kolpe bat eman ondoren. Horrek asko haserretzen du- Niki Lauda, nork, bere jarrerarekin, haien arteko erlazioa nola izango den zehazten hasten du. Hunt gidari oso azkarra da, trebea, baina berak nahi duena arrakasta izatea da. Pistatik kanpo beti ikusten zaio parrandan, neskekin, edaten, eta ondo pasatzen. Niki Lauda, ordea, oso langilea da lanari dagokionean. Autoan ordu asko ematen ditu parametro guztiak ondo edukitzeko, autoa ondo joan dadin. Goiz altxatzen da eta hurrengo lasterketa prestatzen du.
Bigarren fasean, bi gidari ikusten dira bat formulan. Niki Lauda, Ferrari taldera doa eta James Hunt, Mclaren-era. Bertan hasten da haien arteko benetako lehia. Baina dena aldatzen da Alemaniako lasterketan. Niki Lauda, Munduko txapelketaren liderra zenean, istripu oso larri bat izaten du. Lasterketa horretan, euria zegoen, eta errepide horren egoera oso arriskutsua zen. Niki Laudak lasterka ez egitea proposatu zuen, baina azkenean ez zuen lortu. Egun horretan, bere aurpegia eta gorputza erretzen du suaren ondorioz, baina ez da hiltzen. Hortik aurrera, ospitalean bere zauriak sendatzen dagoen bitartean, James Hunt hasten da lasterketak irabazten eta puntuak murrizten Niki Laudarekiko.
Azken faseak, azken lasterketan kokatzen gaitu, non Niki Laudak hiru puntuko aldea du Huntekiko. Lasterketa honetan, euria izaten dugu protagonista berriro ere. Lasterketa honetatik bat formularen garailea aterako zen, eta bertan geratzen dena… ikustekoa izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013ko filmak
- Ron Howardek zuzendutako filmak
- Peter Morganek idatzitako filmak
- Chris Hemsworthek antzeztutako filmak
- Daniel Brühlek antzeztutako filmak
- Olivia Wildek antzeztutako filmak
- Alexandra Maria Larak antzeztutako filmak
- Pierfrancesco Favinok antzeztutako filmak
- Natalie Dormerrek antzeztutako filmak
- Tom Wlaschihak antzeztutako filmak
- Jamie Sivesek antzeztutako filmak
- Julian Rhind-Tuttek antzeztutako filmak
- Stephen Manganek antzeztutako filmak
- Christian McKayk antzeztutako filmak
- Colin Stintonek antzeztutako filmak
- Jamie de Courceyk antzeztutako filmak
- Cristian Solimenok antzeztutako filmak
- James Nortonek antzeztutako filmak
- Demetri Goritsasek antzeztutako filmak
- James Huntek antzeztutako filmak
- Eric Fellnerrek ekoitzitako filmak
- Brian Grazerrek ekoitzitako filmak
- Andrew Eatonek ekoitzitako filmak
- Ron Howardek ekoitzitako filmak
- Peter Morganek ekoitzitako filmak
- Ekintza filmak
- Auto lasterketei buruzko filmak
- Benetazko gertaeretan oinarritutako filmak
- Hans Zimmerren soinu bandadun filmak
- BAFTA film saridunak