Edukira joan

Biztanleria-piramide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Populazio piramidea» orritik birbideratua)
Argentinako populazio piramidea 2005. urtean. Nabari da piramide itxura.

Biztanleria-piramidea, adin-piramidea edo populazio piramidea datu diagrama da, une jakin batean eskualde bateko biztanleriaren adin banaketa, sexuaren arabera, erakusten duena. Demografian maiz erabiltzen dena, biztanleriaren adin egitura ikertzeko. Piramide deritzo erakutsi ohi duen itxuragatik.

Batera jarritako bi histograma, bi sexuetarako bana, altxatzen dira, ardatz batean (normalean, bertikalean) adin tarteak azaltzen direla (0-4, 5-9, ...) eta bestean (normalean, horizontalean) adin tarte ezberdinetarako maiztasun absolutuak ala guztizko biztanleriarekiko erlatiboak, azaltzen direla.

Piramide motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramide hedakorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpitik zabala. Piramide edo kono baten forma. Ume asko eta populazioa nahiko gaztea. Hazten ari den populazioa.

Piramide geldoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ojiba edo arku zorrotz formakoa. Hazkunde zerotik hurbil dagoen populazioa.

Piramide erregresiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tipula formakoa, oinarrian erdigunean baino estuagoa. Populazioak hazkunde negatiboa edo desazkunde prozesu batean dagoela erakusten du honelako biztanleria-piramide batek.

Sexu desoreka erakusten duen piramidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiengan ohikoa da jaiotzerakoan bi sexuetatik bat esleitzea jaioberriei. Estatistikoki gizaseme gehiago jaiotzen dira neskak baino baina aldea txikia izaten da eta jaioberriei esleitzen zaizkien bi sexuak % 50tik hurbil egoten dira. Emakumeak bizitza luzeagoa daukate munduko toki gehienetan. Baina bi sexuen artean desorekak ez dira handiak izaten munduko leku gehienetan. Gerta daiteke, baina, munduko leku batzuetan eta denbora tarte jakin batzuetan, sexuen arteko desorekak.

Sexuen arteko desoreken arrazoiak migrazioa, gerrak, abortu selektiboak edo beste batzuk izan daitezke. Kultura batzuetan migrazioek sexu jakin batengan bestearengan baino eragin handiagoa izan ohi dute. Edo gerta daiteke gerra jakin batzuetan heriotzak gogorrago jotzea sexu bati besteari baino. Kultura jakin batzuetan, gerta daiteke abortu selektiboa edo infantizidio selektiboa, gehien bat sexu baten kalterako.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.