Edukira joan

Pedagogia feminista

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pedagogia Feminista Pedagogiaren ikuspuntu berritzaile bat da feminismoaren ekarpenekin aberastuta.

Transfeminismoaren marko ideologikotik abiatuz, pedagogia tradizionala ere zalantzan jarri nahi du , binarismoa eta esentzialismoa kuestionatuz. Azken finean zalantzan jartzea estrategia bat da normaltasunaren ardatzetik harago joateko, transgersioa, gatazka eta deserosotasuna hezkuntzan txertatzeko helburuarekin.

Michel Foucault pentsalariaren filosofiarekin bat dator, kartzela eta eroetxeak, eskolarekin batera, domestikatzeko tresnak direla baieztatuz: antzeko prozedurak eta arkitektura konpartitzen baitute sarri askotan.

Era berean, eskolak gizartean nagusitzen diren iritziak eta ezagutzak transmititzeko elementu bat da, eliza, familia eta komunikabideak diren bezala.

Logika bitarra apurtzeko, identitateak eraldaketaren logikan ulertzea proposatzen du pedagogia feministak, continuum bat bezala: mugimenduan, normaltasunaren hertsitasunetik ateratzeko.

Hezkidetza eta Pedagogia Feminista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkidetzaren hastapenak 70eko hamarkadan kokatu ditzakegu, feminismo erradikalaren bultzadaz. Berdintasun formala eta errealaren bila abiatu zen hezkidetza, Simone de Beauvoir pentsalariaren Bigarren Sexua liburuak inspiratuta: "generoa heziketaren bidez txertatzen da gure gorputzean".

Generoaren nortasuna zalantzan jarri zen Monique Wittig frantziar idazleak bere emakume izaera ukatu zuenean, lesbiana izanda, emakumeen eginbeharrak ez zituelako betetzen.

Sojourner Truth emakume beltzaren galderak ere (Ni ez naiz akaso emakume bat?), queer teoria delakoak bezala, zalantzan jarri zuen emakumearen izaera, identitatea birplanteatuz.

Hezkuntzara etorrita, curriculuma moldatzea eskatzen du pedagogia feministak, diskurtsoa oso androzentrikoa eta patriarkala izan ohi delako: liburuetan azaltzen diren erreferenteak, familia arruntaren irudiak, gogoratu beharreko esaerak eta historiaren protagonistak... Ezinbestekoa da emakumeen bizipena kontutan hartzen duen diskurtsoak azaltzea.

Pedagogia Feministaren muina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesezko wikipedian aurkitzen dugu pedagogia feminista delakoaren jatorria: Robbin D. Crabtreeren Looking Back to Move Forward liburuaren aurkezpenean pedagogiaren kritikaren nolakotasunak eta bereizketak azaldu bait zituen: "Paulo Freireren pedagogia askatzailea bezala, pedagogia feminista boterearen eta kontzientziaren inguruko hipotesietan oinarritzen da, zapalkuntzaren existentzia onartzen du, baita amaitzeko aukera ere; eta gizarte-eraldaketaren nahia lehenesten du. Hala ere, teorizazio feministak konplexutasun garrantzitsuak eskaintzen ditu, hala nola, subjektu sozial koherentea edo funtsezko nortasuna zalantzan jartzea, identitate eta zapalkuntzaren izaera anitzeko eta aldakorra artikulatzea, kontzientzia feministaren historia eta balioa Freireren metodoetatik bereiztea eta ikustea irakaslearen kontzientzia eta kokapen soziala ikaslearen gisa eztabaidatzeko gauza asko. Feminismoaren pedagogia gizartearen zapalkuntzak aztertzeaz arduratzen da. Horien erreplikazioa ezarpen instituzionaletan lan egiten ari da. Hezitzaile feministek hezkuntzaren paradigma zaharrak beste baten ordezkatzeko egiten dute lan, norbanakoaren esperientzian zentratzen baita ingurunea aitortzearekin batera."[1]

Gaur-gaurko gaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Miquel Missé Donostian

2020an egin da Pedagogia Feministaren Nazioarteko Lehen Kongresua Madrilen bertoko Unibertsitate Autonomoak antolatuta, Martxoaren 8ko ekitaldien indarra eta ideiak bilduz. Goiz da oraindik haien ondorioak ezagutzeko, baina zenbait irakasle eta ikerlariren topagunea izan da eta aurki ezagutuko dira lanen zehaztasun gehiago.[2]

Euskal Herrian ere mugimendua hasiberria da, Nagore Iturrioz izanik Pikara Magazine aldizkari feministan, argiago azaldu dituena: "helburua ez da soilik ataratzen diren sexualitateak aitortzea, ezpada segurtasuna ematen duten logika bitarretatik aldentzea, hezkuntzaren oinarria den normaltasun kontzeptua astintzea; eta horren ondorio diren botere, harreman anitzak kolokan jartzea: etnia, adina, genero, klase, sinismena, kapazitismoa..."[3]

Miquel Missé soziologoak STEILAS sindikatuak Donostian jardunaldian aipatu zuen bezala, gaur eguneko aurrerapena ez datza generoaren abolizionismoan, baizik eta "posible denaren mugak zabaltzean". [4]

Judith Butler filosofo estatubatuarrak esaten duenez, "bere existentzia posible dela dakitenentzat, luxu bat da bizitza posible batean pentsatzea. Oraindik posible bilakatzeko bidean daudenentzat, ordea, premia bat".

Kanpoko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robin D. Crabtree irakaslearen informazioa Loyoloa Marymont Unibertsitatean https://www.lmu.edu/about/academicdeans/robbindcrabtree/[Betiko hautsitako esteka]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Feminist pedagogy. 2019-12-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  2. «Coeducación UAM» coeducacionuam.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Hezkidetzatik, pedagogia feministarantz -» pikara magazine 2019-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  4. arazuri. «JORNADAS: ¡De la Coeducación a la Pedagogía feminista!» Steilas (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]