Edukira joan

Oreka mekaniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oreka estatiko» orritik birbideratua)
Pendulu bat egoera egonkorrean (ezkerrean) eta egoera ezegonkorrean (eskuinean).

Oreka mekanikoa elkarren aurka ari diren bi gauza edo gehiagoren arteko indar-berdintasuna da; horrelako indarren eraginpean dagoen gauzaren egoera. Oreka mekanikoa da egoera egonkor bat, bi baldintza hauetako bat betetzen duena:

  1. sistema bat oreka mekanikoan dago sistemako partikula bakoitzaren gainean eragiten duten indarren eta momentuen batura zero denean.
  2. sistema bat oreka mekanikoan dago baldin eta espazioan duen posizioa energia potentzialaren gradientea zero den puntu bat bada.

Mekanikaren legeen ondorioa da orekan dagoen partikula batek ez duela azeleraziorik, ez linealik ezta biraketazkorik, jasaten, baina gerta daitekeela abiadura uniformean higitzea edo abiadura angeluar uniformean biratzea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]