Mikhail Baryxnikov
Mikhail Nikolaievitx Baryxnikov (errusieraz: Михаи́л Никола́евич Бары́шников; Riga, 1948ko urtarrilaren 27a) errusiar dantzari, koreografo eta aktorea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vaganovaren eskolako ikasle izan zen, eta ondoren Leningradoko Kirov balleteko dantzari. Bere garaiko bakarlari handienekotzat hartzen da bere teknikari eta antzezle gaitasunari esker. 1974an sobietar dantzari talde batekin egindako bira baten ondoren, Estatu Batuetan bizilekua hartzea erabaki zuen. American Ballet Theatre taldearekin dantzatu du batez ere, eta bertako zuzendari izan da 1980-1989 bitartean. 1989an White Oak Dance Project dantza konpainia sortu zuen, dantza garaikidean aritzen dena batez ere. Barixnikovek bi filmetan parte hartu du: Herbert Rossen The Turning Point (1977) eta Taylor Hackforden White Nights (1984). Oso teknika ona erabiltzen du eta askotariko obrak landu ditu, ballet klasikotik hasi eta ballet modernoraino.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Baryxnikov |