Edukira joan

Astearte inautea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mardi Gras» orritik birbideratua)
Astearte inautea
Mardi Gras jaieguna, Ameriketako Estatu Batuetako New Orleans hirian.
Data
DataEaster − 47 days (en) Itzuli
2023Otsailaren 21
2024Otsailaren 13
2025Martxoaren 4
2026Otsailaren 17

Astearte inautea kristau egutegiaren arabera urtero Garizumako Hausterre-egunaren aurreko eguna da, hots, Inauterien azken eguna da. Inauteriak eta bereziki jaiegun hau Pazko eguna baino 40 egun lehenago ospatzen dira. Eta Pazko eguna ez da Gregoriotar egutegiari (eguzki-egutegia) jarraituz finkatzen, baizik eta antzinako Ilargi-egutegiari jarraituz; beraz, urte batzuetan astearte inautea otsailean izaten da, eta beste batzuetan martxoan; eta hil horien barruan ere, egunaren zenbakia aldatuz doa urte batetik bestera.

Mundu zabaleko hainbat tokitan, bereziki frantsesez egiten duten edo haren eragina duten aldeetan —hala nola Ameriketako Estatu Batuetako New Orleans hirian— Mardi Gras («astearte gizena») deritzo. Euskal Herrian, Tolosako eta inguruko herrietako euskaran astearte inautea asteartita da (horko euskaran zaldun inautea zaldunita esaten den bezala, eta astelehen inautea astelehenita).

Astearte inautearen data

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean astearte inautearen eguna otsailak 13 da. 2025. urtean martxoak 4 izango da. 2026. urtean, berriz, otsailak 17 izango da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]