María Galiana Medina
María Galiana Medina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1935eko maiatzaren 31 (89 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, irakaslea eta bigarren mailako irakaskuntza katedraduna |
Jasotako sariak | |
María Galiana Medina (Triana auzoa, Sevilla, 1935eko maiatzaren 31) Filosofia eta Letretan eta Historian lizentziatua, irakaslea eta aktore andaluza da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alaba bakarra da, aita Campsako langilea zen eta ama mekanografoa. Mariaren hitzetan amona bere haurtzaroko pertsonarik garrantzitsuenetako bat izan zen Gerra Zibilak eragindako minari aurre egiten lagundu zion hamaika urte bete zituen arte bere etxeah hartuz. Kalean ezkutaketan eta pilotan jokatzea gustatzen zitzaion eta gerora futbolzalea izan da, hain zuzen ere Betis taldearen zalea. Hogeitabost urte zituenean bera bezala irakasle zen Rafaelekin ezkondu zen eta hogeitamairurekin jada sei seme-alaba zituzten. 2008an alargundu zen.
Bere karrera artistikotik kanpo, María Galiana bere konpromiso sozial eta politikoagatik da ezaguna. Hainbat gizarte-kausaren defendatzaile aktiboa izan da, eta bere plataforma erabili du berdintasunaren, giza eskubideen eta justiziaren alde egiteko. Beti defendatu izan du genero-berdintasunaren aldeko borroka gizarte-klasearen mende dagoela: "Ezer egiten ez duten andreak, ohean gosaltzen dutenak, umeak haurtzainek eskolara eramaten dituztenak, inongo kezkarik gabe bizi direnak, ez dira sekula feministak izango."[1]
Irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galiana bizitza osoan aritu da irakaskuntzan. Sevillako hainbat institututan aritu den irakasle hau interpretazioak erakarri bazuen ere, ez zuen 50 urte bete arte aktore karrera hasi. Irakaskuntza izan zuen lanbide 2000. urtean erretiroa hartzea erabaki zuen arte. Irakastea eta ezagutzak transmititzea izan da beti bere bizitza bete duena. Zineman eta antzerkian aukera gehiago eskaini zizkiotenean, berak beti jakin zuen bere eginkizunak konbinatzen, baina uneoro azpimarratzen du ikasleekiko konpromisoak lehenesten dituela. Hezkuntza munduan izan duen presentziaren adierazle da Sevillako Montequinto auzoan, bere izena daraman Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoa.[2]
Aktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urratsak Sevillako Unibertsitateko TEU[3] antzerkian egin zituen arren, bokazio berantiarreko aktorea da. 1985ean bere ikasleetako batek paper bat eskaini zion ia aurrekonturik ez zuten Sevillako gazte batzuek zuzendutako Madre in Japan[4] filmean eta garai hartan 50 urte zituen Galianak proiektua onartzea erabaki zuen. Hala, etapa berri bati ekin zion: “Madre in Japan amaitu nuenean, ezin izan nuen imajinatu zer gertatuko zitzaidan gero”. Handik aurrera hainbat antzeslan eta filmetan parte hartzeko proposamenak jaso zituen, paper txikiekin hasi zen Pasodoble[5], Malaventura[6] El seductor[7], El palomo cojo[8] eta Más allá del jardín[9], beste fikzio batzuen artean. Fernando Truebak zuzendutako Belle Epoque[10] filmean, Penélope Cruz, Maribel Verdú eta Fernando Fernán Gómez aktoreekin partekatzen du pantaila.
Geroago, Federico García Lorca idazlearen antzerki-lanaren egokitzapen zinematografikoa den Yerma[11] filmean parte hartu zuen eta Antonio Muñoz Molinaren nobelatik abiatuta Imanol Uribek zuzendu zuen Plenilunio[12] thrillerrean paper bat lortu zuen. Urte berean emakumezko banaketa-aktore onenaren Goya saria irabazi zuen bakardadeari, pobreziari eta amets itogarriei buruzko drama den Solas[13] filmean tratu txarrak jasaten dituen emaztearen papera egiteagatik. Más pena que gloria[14], Tapas[15] eta La caja[16] filmetan izan zituen paperei esker oso aktore ezaguna eta errespetatua bilakatu da.
Baina dudarik gabe ere paperik ezagunena La 1 telebista kate publikoko Cuéntame cómo pasó telesailean[17] egindako Herminia López pertsonaia da. Serie honetan Frankismoaren azken urteetan eta Espainiako Trantsizioaren hasieran bizi den klase ertaineko Alcántara familiaren bizipenak eta haien inguruan gertatzen dena kontatzen da.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria | Generoa | Iraupena |
---|---|---|---|---|---|
1985 | Madre in Japan [4] | Rosario | Francisco Perales | Komedia | 1h 25' |
1986 | Las dos orillas[18] | Marinaren izeba | Juan Sebastián Bollaín | Drama | 1h 45' |
1988 | Pasodoble[5] | Sole | José Luis García Sánchez | Komedia | 1h 30' |
1988 | Malaventura[6] | Manuel Gutiérrez Aragón | Komedia dramatikoa | 1h 30' | |
1990 | La seducción del caos[19] | Basilio Martín Patino | Suspensea | ||
1991 | La noche más larga[20] | Juanen ama | José Luis García Sánchez | Drama | 1h 33' |
1992 | Belle Époque[10] | La Polonia | Fernando Trueba | Komedia erromantikoa | 1h 48' |
1993 | Tirano Banderas [21] | Cucarachita | José Luis García Sánchez | Drama | 1h 31' |
1994 | Suspiros de España (y Portugal)[22] | Amalia | José Luis García Sánchez | Komedia | 1h 33' |
1994 | La pasión turca[23] | Vicente Aranda | Drama | 1h 57' | |
1995 | El rey del río[24] | Sukaldaria | Manuel Gutiérrez Aragón | Drama | 1h 42' |
1995 | Así en el cielo como en la tierra[25] | Evangelina | José Luis Cuerda | Komedia | 1h 30' |
1995 | El palomo cojo[8] | Amona | Jaime de Armiñan | Drama | 1h 54' |
1995 | El seductor[7] | Encarna | José Luis García Sánchez | Komedia | 1h 28' |
1995 | Belmonte[26] | Asunción | Juan Sebastián Bollaín | Drama | 1h 31' |
1996 | Libertarias[27] | Mojategiburua | Vicente Aranda | Drama belikoa | 3h 22' |
1996 | Más allá del jardín[9] | Ramona | Pedro Olea | Drama erromantikoa | 1h 31' |
1997 | La duquesa roja[28] | Saltzailea | Francesc Betriú | Komedia | 1h 29' |
1997 | Tranvía a la Malvarrosa[29] | La Pilar | José Luis García Sánchez | Drama | 1h 47' |
1998 | Yerma[11] | Dolores | Pilar Távora | Drama | 1h 46' |
1999 | Solas[13] | Ama | Benito Zambrano | Drama | 1h 38' |
2000 | Más pena que gloria[14] | Teresa | Víctor García León | Drama/Komedia | 1h 31' |
2000 | Fugitivas[30] | Ascensión | Miguel Hermoso | Drama | 1h 38' |
2000 | Plenilunio[12] | Emakume dolutua | Imanol Uribe | Drama | 1h 30' |
2003 | Una pasión singular[31] | Ginesa | Antonio Gonzalo | Drama | 1h 44' |
2003 | El sexo lo cambia todo[32] | Mercedes | Luiz Carlos Lacerda | Komedia | 1h 34' |
2004 | Roma[33] | Atezaina | Adolfo Aristarain | Drama | 2h 28' |
2004 | María querida[34] | Carmen | José Luis García Sánchez | Drama | 1h 31' |
2005 | Pura sangre[35] | Manuela | Leo Ricciardi | Drama | 1h 31' |
2005 | Tapas[15] | Conchi | Juan Cruz, José Corbacho | Komedia dramatikoa | 1h 34' |
2006 | La caja[16] | Josefa anderea | Juan Carlos Falcón | Komedia beltza | 1h 47' |
2007 | Dos rivales casi iguales[36] | Mikela | Miguel Ángel Calvo Buttini | Komedia | 1h 36' |
2011 | Los muertos no se tocan, nene[37] | Ramona anderea | José Luis García Sánchez | Komedia | 1h 26' |
2021 | En el segundo izquierda[38] | Aurora | Marco Araujo Dolado | Drama | 19' |
2015 | Transeúntes[39] | Concha | Luis Aller | Drama | 1h 34' |
Telebistako serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Telebista katea | Parte hartzea |
---|---|---|---|---|
1989 | Juncal[40] | Tita Sole | La 1 | 4 ataletan |
1990 | La seducción del caos[19] | La 1 | Telefilma | |
1994 | La mujer de tu vida[41] | Carrillo | La 1 | Atal batean |
1996 | Juntas pero no revueltas[42] | Carmela | La 1 | Atal batean |
1996 | Turno de oficio[43] | Vudú atsoa | La 1 | Atal batean |
1996 | Andalucía, un siglo de fascinación[44] | Antikuarioa | Canal Sur | 2 ataletan |
1999 | Petra Delicado[45] | Pilar | Telecinco | Atal batean |
2001 - 2023 | Cuéntame cómo pasó[17] | Herminia López | La 1 | 352 ataletan |
2002 | La Mari[46] | Genara | Canal Sur eta TV3 | 2 ataletan |
2010 | La Mari 2[47] | Genara | Canal Sur eta TV3 | 2 ataletan |
Antzeslanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Antzeslana | Autorea/k | Antzokia | Herria |
---|---|---|---|---|
1987 | Pascua[48] | August Strindberg | Teatro Clásico | Sevilla |
1990 | El hombre que murió en la guerra[49] | Manuel Machado eta Antonio Machado | Teatro Lope de Vega | Sevilla |
1990 | Quimera y Amor de Don Perlimplín con Belisa en su jardín[50] | Federico Garcia Lorca | Teatro Bellas Artes | Madril |
1992 | La casa de Bernarda Alba[51] | Federico Garcia Lorca | Palacio Central | Sevilla |
1997 | Yerma[52] | Federico Garcia Lorca | Palacio Central | Sevilla |
2000 | Pa siempre[53] | Sebastián Junyent | Teatro Juan Bravo | Segovia |
2000 | Troyanas[54] | Lucio Anneo Séneca | Teatro Central | Sevilla |
2003 | El sueño de una noche de teatro[55] | Hainbat autoreren testuak | Maria Guerrero | Madril |
2006 | La casa de Bernarda Alba[56] | Federico Garcia Lorca | Palacio de Festivales | Santander |
2009 | Cuento de Navidad[57] | Charles Dickens | Gran Teatro | Elx |
2009 | Fugadas[58] | Pierre Palmade eta Christophe Duthuron | Teatro Lope de Vega | Sevilla |
2013 | Conversaciones con mama[59] | Santiago Carlos Oves | Teatro Principal | Alacant |
2015 | El pan y la sal[60] | Raúl Quirós | Teatro del Barrio | Madril |
2015 | La asamblea de las mujeres[61] | Aristofanes | Teatro Romano | Merida |
2018 | El mago[62] | Juan Antonio Mayorga Ruano | Teatro Valle-Inclán | Madril |
2020 | Diálogo del amargo[63] | Federico Garcia Lorca | Teatro Español | Madril |
2020 | Penélope[64] | María Luisa Herlinda Eusebia Mira | Teatro Romano | Merida |
2021 | El abrazo[65] | Christina Herrström | Teatro Bellas Artes | Madril |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) BLÁZQUEZ, LUCÍA. (2023-12-17). «María Galiana, actriz: "Las señoras que no hacen nada nunca van a ser feministas"» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Presentación» IES María Galiana (Montequinto) (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «TEATRO ESPAÑOL UNIVERSITARIO T.E.U. :: Modesto-higueras4» www.modestohigueras.es 2020-05-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Madre in Japan (1985). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Pasodoble (1988). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Malaventura (1988). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) El seductor (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) El palomo cojo (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Más allá del jardín (1996). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Belle Époque (1992). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Yerma (1998). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Plenilunio (2000). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Solas (1999). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Más pena que gloria (2001). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Tapas (2005). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) La caja (2006). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cuéntame cómo pasó (Serie de TV) (2001). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Las dos orillas (1987). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) La seducción del caos (TV) (1990). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) La noche más larga (1991). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tirano Banderas (1993). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Suspiros de España (y Portugal) (1994). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) La pasión turca (1994). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) El rey del río (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Así en el cielo como en la tierra (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Belmonte (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Libertarias (1996). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) La duquesa roja (1996). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tranvía a la Malvarrosa (1997). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fugitivas (2000). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Una pasión singular (2003). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) El sexo lo cambia todo (2002). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Roma (2004). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) María querida (2004). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pura sangre (2006). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) 2 rivales casi iguales (2007). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Los muertos no se tocan, nene (2011). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) En el Segundo Izquierda (C) (2021). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Transeúntes (2015). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Juncal (Miniserie de TV) (1989). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) La mujer de tu vida 2: La mujer cualquiera (TV) (1994). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Juntas, pero no revueltas (Serie de TV) (1995). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Turno de oficio (Serie de TV) (1986). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Andalucía, un siglo de fascinación (Miniserie de TV) (1996). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Petra Delicado (Serie de TV) (1999). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) La Mari (Miniserie de TV) (2002). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) La Mari 2 (Miniserie de TV) (2010). (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pascua | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El hombre que murió en la guerra | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Quimera y Amor de Don Perlimplín con Belisa en su jardín | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La casa de Bernarda Alba | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Yerma | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pa siempre | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Troyanas | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El sueño de una noche de teatro | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La casa de Bernarda Alba; Casa de Bernarda Alba, La | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuento de Navidad | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fugadas | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Conversaciones con mamá | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El pan y la sal | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Asamblea de las mujeres | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El mago | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Diálogo del amargo | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Penélope | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El abrazo | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).