Edukira joan

Mugarik Gabeko Medikuak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
MSF» orritik birbideratua)

Mugarik Gabeko Medikuak
Datuak
Izen laburraMSF eta MSF
Motakaritatezko erakundea, voluntary health agencies (en) Itzuli eta nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea
HerrialdeaSuitza
Eskumendekoak
Agintea
Zuzendari exekutiboaChristos Christou (en) Itzuli
ZuzendariaJacques Bérès (en) Itzuli
Egoitza nagusi (2022–)
Osatuta
Legezko formaassociation (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak1.901.707.000 € (2020)
Historia
Sorrera1971ko abenduaren 21a
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: msfinternational Twitter: MSF Instagram: doctorswithoutborders LinkedIn: medecins-sans-frontieres-msf TikTok: doctorswithoutborders Edit the value on Wikidata
Mugarik Gabeko Medikuen egoitza bat, Txaden.

Mugarik Gabeko Medikuak (jatorrian, frantsesez: Médecins sans frontières edo MSF), gizaldeko laguntzarako gobernuz kanpoko erakunde bat da. Mediku laguntza eskaintzen du munduko 80 herrialdetan baino gehiagotan, 1971az geroztik. Genevan (Suitza) dute egoitza nagusia.

Helburu eta egitekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburu nagusien artean dauden komunitateak eta hondamendi naturalen edo gatazka armatuen biktimak laguntzea da, arraza, erlijio sinesmen edo ideologia politikoa kontuan hartzeke, inor baztertu gabe. Krisialdietako lekuetan independentzia eta inpartzialtasuna mantentzea berehalako erantzunak emateko eta eraginkortasuna eskaintzeko bidea du elkarteak. Hala ere, arriskuak onartzen ditu elkarteak, boterearen aurrean jarrera irmoak hartzeko eta herritarren aldeko testigantzak emateko.

Bazkideei proposatzen dieten diru-aportazioetan, lau bide eskaini ohi ditu MSFk aportazioak bideratzeko:[1]

  • Gatazken biktimak
  • Desnutrizioa
  • Haurren txertaketa
  • Hondamendi naturalak

2010ean, Espainiako atalak 266.000 bazkide pasatxo zituen: haietako % 57 emakumezkoak ziren eta, adinari dagokionez, % 74k 40 urte edo hori baino gehiago zituen. Probintziei begiratuta, Bizkaia laugarren tokian eta Gipuzkoa seigarrenean ziren, bazkideen kopuruaz den bezainbatean; Nafarroa Garaia eta Araba, ordea, 15 lehenengoetatik kanpo zeuden.[2] MSFko arduradun nagusietako bat Aitor Zabalgogeaskoa euskalduna izan da hainbat urtez, MSF Espainiakoaren zuzendari nagusia izan da,[3] edo Siriako gerran 2010eko hamarkadan MSFk izan duen koordonatzaile nagusia.[4]

Bazkidetza pertsonalak eta aportazio ekonomiko pribatuak sustatzen ditu MSFk, bere diru sarreren %95 baino gehiago jatorri pribatukoa baita. Funtsak gizarte-misiorako erabiltzen dira (medikuntza eta lekukotza), baita aurreko guztia betetzeko beharrezkoak diren administrazio-lanak egiteko eta baliabideak eskuratzeko ere.[1]

  • 1971n, batzorde batek erakundea sortu zuen Parisen (Frantzia). Urte hartan bertan, Ekialdeko Pakistanek independentzia aldarrikatu eta gerra piztu zen. Bi urte lehenago, Biafrako gerrarekin, "gizaldeko laguntza garaikidea"ren kontzeptua sortu zen. Bi krisialdi horietan nazioarteak emandako erantzun urriak eragin zuen MSFren sorrera.
  • 1976an, lehen aldiz parte hartu zuten gerrako gune batean, Libanoko gudan hain zuzen ere.
  • 1980an, MSFko taldeek klandestinoki zeharkatu zuten Pakistan eta Afganistanen arteko mugan, azken herrialde hura Sobiet Batasunak inbaditu ostean. Guda horrek inspiratu zuen Le Photographe komiki sorta argitaratzea hiru ataletan (Dupuis, 2003, 2004 eta 2005) handik hainbat urtera. Lan horrek Didier Lefèvre kazetariak 1986an MSFko talde batekin emandako egonaldia kontatzen du, Emmanuel Guibert eta Frédéric Lemercier egileen eskutik. 1980an, Belgikako atala sortu zuten, Frantziaz kanpoko lehena.
  • 1984an, Etiopiako goseteak mundu osoan oihartzun handia eduki zuen (USA for Africa kanpainak ere lagundu zuen horretan), eta MSFk maila handiko lehen elikadura programa abiatu zuen.
  • 1985ean, Kolonbian hasi ziren gobernua eta gerrillaren arteko gatazka armatuaren biktimak laguntzen. Urte bat geroago Espainiako atala sortu zuten.
  • 1999an, Bakearen Nobel Saria jaso zuten, eta eskuratutako diruarekin "Oinarrizko sendagaietara iristeko kanpaina" martxan ipini zuten, gaur egun ere aktiboa dagoena. Hurrengo urtean bertan hasi ziren HIESaren aurkako sendagai antirretrobiralak ematen, gaur egun ia 200.000 pertsonak hartzen dituztenak 19 herrialdetan programa hauei esker.
  • 2003an hasi ziren mobilizatzen Darfurreko krisialdia zela-eta, munduan oihartzun zabala lortuz.
  • 2004ko Indiako ozeanoko lurrikarak elkartasun uholdea eragin zuen eta MSFk beste proiektu batzuetara desbideratu behar izan zuen azkenean soberan geratu ziren diru-laguntza ugari.
  • 2008an, Yemenen zeuden errefuxiatu somaliar eta etiopiarrei lagundu zieten. Urte hartan Myanmarren parte hartu zuten halaber, Nargis zikloiaren ondorioz. Hala ere, AEBetan Living in Emergency: Stories of Doctors Without Borders ("Larrialdian bizi: Mugarik Gabeko Medikuen istorioak") izenburuko dokumentala egin zuten.
  • 2010eko Haitiko lurrikara dela-eta bere historiako larrialdi planik handiena egin zuen erakundeak, kolera izurriteari aurre egitea barne. Urte hartan bertan Pakistango uholdeek eragindako ondorioak ere arinduz lagundu zuten.
  • 2011n, erakundeak 40. urteurrena ospatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]