Eliza kongregazional
Itxura
(«Kongregazionalismo» orritik birbideratua)
Eliza kongregazionala kalbinismoa jarraitzen duen edozein eliza kristauren izena da, gobernu "kongregazionalista" egiten badu, hau da, elizarena berarena. Sistema honetan kongregazio bakoitzak bere eliza kudeatzen du modu independentean eta autonomoan.
Eliza kongregazional askok euren jatorria "Jatorrizko eliza kongregazionalean" kokatzen dute, Robert Brownek 1592an argitaratutako lanean oinarritzen den eliza mota. Ingalaterran lehenengo kongregazioen lehen pausoekin "separatista" eta "independente" izena hartu zuten, presbiteriarretatik ezberdintzeko, biak direlako kalbinista. Herrialde horretan, oraindik orain, independente izena ematen zaie eliza kongregazional batzuei.