Elastiko
Itxura
(«Kamiseta» orritik birbideratua)
- Artikulu hau jantziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elastikotasun (argipena)».
Elastikoa (baita ere ezaguna kamiseta gisa Hego Euskal Herrian eta tiserta gisa Ipar Euskal Herrian) gorputz-enborra estaltzen duen janzki bat da. Elastikoak eskuarki ez du folarik, ez botoirik eta ez patrikarik, anoki biribila izaten du eta mahuka motzak.
"Tiserta" T-shirt ingeles hitzaren moldaketa da, hau da, "T eiteko alkandora", zeinak, irudian ikus daitekeen bezala, T itxura duen eta gehienetan kotoiz egina den.
Elastiko motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohiko janzkerako elastikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elastiko hauek gerriraino iristen dira, baina luzera modaren arabera alda daiteke. Adibidez, badira zilborra agerian uzten duten elastiko motz eta estuak.
Kirol elastikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol taldearen koloreak eta kirolariaren izena edota zenbakia daramaten elastikoak dira, taldeak eta kirolariak erraz bereizi ahal izateko.