Julen Reketa
Julen Reketa | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1967ko maiatzaren 3a (57 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Julen Reketa Anton (Bilbo, 1967ko maiatzaren 3a - ) mendigoizale laudioarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak Ugaon eman eta gero Laudion bizi izan da.
Txikitatik Pirinioak eta Alpeak izan ziren bere helburuak: Aneto, Vinhamala, Pocets, Mont Blanc, Matterhorn, Monte Rosa...
1996tik aurrera Europatik kanporako espedizio batzuetako kidea izan da. Hartutako esperientziarekin mendi-gidari profesionala bihurtu eta horretan ari da lanean egun, Mendiak eta Herriak elkartean.
Euskaltzalea, sarritan euskara eta mendia uztartzen dituzten ekimenetan esku hartu du, kasurako: Aiaraldeko berbalagun taldeei emandako hitzaldia[1] edo hainbeste ikastetxetan burututakoak.
Espedizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berarekin gehienetan joan den mendizalea Patxi Goñi irunberriarra da.
- 1996: Pamir (Tajikistan); Vorobiev (5691 m), Txetirek (6400 m), Korgenevskaia (7105 m).
- 1997: Cordillera Blanca Andeetan; Urus (5495 m), Ishinca (5530 m), TocLlarraju (6034 m), Waskaran (6768 m), Artesonraju (6025 m; hegoaldetik).
- 1998: Tian Shan (Kirgizia); Jengish Chokusu[2] (iparraldeen dagoen munduko zazpimilakoa da, 7439 m); euskal herritar baten lehen igoera.
- 1999: Karakorum (Pakistan); Gasherbrum II (8035 m). Bere lehen zortzimilakoa.
- 2001: Himalaia; Imja Tse (6189 m) eta Everest (8850 m).
- 2003: Karakorum; Broad Peak (8047 m); ez zuen tontorra lortu eta 7500 m-tan geratu zen. Patxi Goñi eta Alex Txikon lemoarraren laguntzaz[3] “Nazioarteko bake eta laguntasun espedizioa” izena izan zuen.[4]
- 2004: Pamir-Alai; Ibn Sina tontorra[5] (7134 m; lortutako altuera: 6500 m).
- 2007: Kangchenjunga (8586 m; lortutako altuera: 8100 m). eta Íñigo de Pineda katalana espediziokidea hil egin zen
- 2008: Muztagh Ata (Ekialdeko Turkestan); 7546 m, lortutakoa: 7300 m.
- 2009: Elbrus (5642 m).
- 2009: Kangchenjunga; ezin izan zen tontorrera heldu.[6] Edurne Pasabanen espedizioari laguntza eman zioten.
Irakurketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]El recuerdo de Iñigo Pineda nos lleva al Kangchenjunga artikulua, Alberto Zerain, Pyrenaica aldizkaria, 236 zenbakia, 428-433.or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hitzaldiaren berri Aiaraldeko berbalagunen blogean.
- ↑ Ofizialki hala deituta kirgizeraz, errusierazko Pik Pobedy edo Pobeda izenez ere ezaguna da. Uigurreraz Tömür.
- ↑ Espedizioa[Betiko hautsitako esteka] Berrian.
- ↑ AEB, Australia, Belgika, Pakistan eta Kanadako kideekin batera burutu zuten.
- ↑ Ofizialki hala deitua Tajikistanen, Avizena zientzialariaren omenez; Kirgizian Lenin Chokusu izena darama, sobietar garaikoa.
- ↑ Espedizioaren berri Goierriko Hitza agerkarian.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Mendiak eta Herriak elkarteko giden fitxak, Reketarena barne.
- Euskaldunak Everesten Sustatun.
- (Ingelesez) Reketaren fitxa Broad Peakerako espedizioan.