Edukira joan

Julen Manterola Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julen Manterola Agirre
Bizitza
JaiotzaIrun
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Doktoretza : hizkuntzalaritza
Tesi zuzendariaJoseba Lakarra
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Euskaltzaindia  (2010eko urtarrilaren 1a -  2021eko urtarrilaren 20a)
Jasotako sariak
KidetzaMonumenta Linguae Vasconum

Inguma: julen-manterola-agirre

Julen Manterola Agirre euskal hizkuntzalaria da.

2015ean "Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak" izenburuko tesia aurkeztu zuen EHUn, Joseba Lakarraren zuzendaritzapean.[1]

Berreraiketa morfologikozko ariketak planteatu ditu gero eta zientziaren alor oso ezberdinetan pentsatzeko moduak berdinak izan daitezkeela erakutsi zuen Ikergazte kongresuan giza zientzietako saria irabazi zuenean, are itxuraz urrun diren hizkuntzalaritza diakronikoan eta astronomian. Batetik morfologian euskarazko inesibo singularreko sintagma zenbaitetan, hala nola lanean, hitzean eta halakoetan irregulartasun bat dugu, -e- epentetikoa: inoizko kontsonante desagertu baten lekukotzat hartu ohi da. Bestetik, era berean, Uranoren orbitan irregulartasun zenbait deskribatu zituzten astronomoek: hastapeneko bestelako proposamenak baztertuta, planeta ezezagun baten lekukotzat hartu zituzten, eta gaur Neptuno deitzen dugun planeta hor zegoela kalkulatu. Alor bietan, morfologian eta astronomian, irregulartasun batek fenomeno ezezagun baten presentzia bat iradokitzeko balio izan du.[2]

Euskararen historiako hainbat alderdi ikertzen duen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldearen kidea da.

Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa[3] laneko koordinatzailea izan da.[4]

  • 2006: «-a euskal artikulu definituaren gainean zenbait ohar»
  • 2008: (Ingelesez) «Is Basque an agglutinative language?»
  • 2008: «Euskarazko artikuluak Erdi Aroko agiri bilduma batean»
  • 2008: «-a morfemaren erabilera (eza) ekialdeko euskaretan»
  • 2008: (Ingelesez) «-a and bat Basque articles and recent contact theories»
  • Gidor Bilbao, Ricardo Gómez, Joseba A. Lakarra, Julen Manterola, Céline Mounole eta Blanca Urgell: Lazarraga eskuizkribua: edizioa eta azterketa (1.0.1), Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea.[5]
  • Bilbao Telletxea, Gidor; Gómez López, Ricardo; Lakarra Andrinua, Joseba A.; Manterola Agirre, Julen; Mounole, Céline; Urgell Lázaro, Blanca: Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. I. Sarrera, gramatika, hiztegia eta adizkitegia. EHU. 2020. (394 orrialde). ISBN/ISSN: 978-84-1319-161-4
  • Bilbao Telletxea, Gidor; Gómez López, Ricardo; Lakarra Andrinua, Joseba A.; Manterola Agirre, Julen; Mounole, Céline; Urgell Lázaro, Blanca: Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. II. Testua. EHU. 2020. (702 orrialde). ISBN/ISSN: 978-84-1319-162-1
  • 2019: ikergazte kongresuko giza zientzietako saria, "Neptuno berreraiki, -a artikulua kalkulatzeko: euskal inesibo singularraren diakronia eta berreraiketa metodoaren dibulgazio saio bat" artikuluarengatik.[6][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Manterola Agirre, Julen. (2015). Euskararen morfologia historikorako: artikuluak eta erakusleak. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  2. a b «III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  3. Iñaki Segurola, Joseba Lakarra (zuz.), Julen Manterola (koord.). (2019). «Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  4. «Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  5. Monumenta Linguae Vasconum taldearen Lazarraga eskuizkribua: edizioa eta azterketa (1.0.1), Interneten eskuragarri: www.lazarraga.com.
  6. «Ikergazte kongresuko sariak banatu dituzte — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]