Edukira joan

Juan Francisco Arancibia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Francisco Arancibia

Bilboko alkate

1922ko apirilaren 1a - 1923ko uztailaren 31
Rufino Laiseka
Bizitza
JaiotzaDurango1876ko ekainaren 16a (148 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaGueñes
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta arkitektoa
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiga de Acción Monárquica

Juan Francisco Arancibia Lebario (Durango, 1876ko ekainaren 16an -) arkitekto eta politikaria, La Construcción izeneko aldizkarian idatzi zuen.[1]

Juan Pantaleón de Arancibia donibandarra eta Mercedes Lebario Rementeria durangarra izan zituen guraso.[2] Arkitektura ikasi zuen eta titulua atera zuen egun berean, 1903ko abuzturen 21ean hasi zen Durangoko udal-arkitekto bezala lan egiten.[1] Lekeitioko udal-arkitekto aritu zen ere.[3] Abadiñoko Zeletabe edo Galindez etxea eraiki zuen[4] baita Gordexolako[5] Villamontetarren etxea edota Durangoko Mª Arroitajauregi eta Vicente Barruetarentzako etxea.[6]

Gabriel Maria Ybarrarekin batera Amurrioko Erreforma-Etxea sortu zuen.[2] Horrez gain, diseinuaz eta lanen zuzendaritzaz arduratu zen, baita Bizkaiko Adingabeen Babeserako Batzordearen beste egoitza batzuk eraikitzeaz ere.[1] Bilboko hainbat etxebizitza diseinatu zituen, Iralan[7] edota Jesusen Bihotza plazan dagoen eraikinetako bat adibidez.[8][9][10]

Bilboko alkatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rufino Laiseca Oronozen agintaldian, eta Liga de Acción Monárquica-ren babesarekin, Bilboko alkate izendatu zuten 1920an, baina alderdi antidinastikoen presiopean kargua utzi zuen hilebete batzuen buruan.[1] 1924-1925 urte tartean Sociedad Bilbaínaren presidente kargua izan zuen.[1][11] 1930ean, Primo de Riveraren diktadura amaitu eta gero, Bilboko Udabaltzara itzuli zen, Alkateorde, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen arte.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f «Bilbaopedia - Juan Francisco Arancibia Lebario» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  2. a b «Arancibia Lebario, Juan Francisco - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  3. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-07-30). «Una arquitectura para la música, el kiosco» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  4. Garaizabal, MIkel. (2015-01-29). «'Ferialeku y San Blas de Abadiño: lugar de encuentro y actividad', por Mikel Garaizabal» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  5. (Gaztelaniaz) «casonas de indianos 2» casonasdeindianos2.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  6. «Astola 1» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  7. (Gaztelaniaz) Olalde, Rafa. (2019-08-29). «Juan Arancibia Lebario» Bilbao: Arquitectura y urbanismo (2º) (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  8. (Gaztelaniaz) Durana, Javier González de. (2022-09-08). «La arquitectura nazi en Bilbao: lo residencial (IV)» ArquiLecturA (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  9. (Gaztelaniaz) Olalde, Rafa. (2018-07-21). «Edificio Sagrado Corazón 1» Bilbao: Arquitectura y urbanismo (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  10. (Gaztelaniaz) Olalde, Rafa. (2018-07-21). «Juan Arancibia Lebario» Bilbao: Arquitectura y urbanismo (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  11. (Gaztelaniaz) «Institucion-Presidentes • Sociedad Bilbaina» Sociedad Bilbaina (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]