Edukira joan

Joseph Jenkins Roberts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Jenkins Roberts

7. Liberiako presidente

1872ko urtarrilaren 1a - 1876ko urtarrilaren 3a
James Skivring Smith - James Spriggs Payne
1. Liberiako presidente

1848ko urtarrilaren 3a - 1856ko urtarrilaren 7a
← baliorik ez - Stephen Allen Benson
2. Governor of Liberia (en) Itzuli

1841eko irailaren 3a - 1848ko urtarrilaren 3a
Thomas Buchanan (en) Itzuli - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaNorfolk1809ko martxoaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Liberia
HeriotzaMonrovia1876ko otsailaren 24a (66 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jane Rose Roberts (en) Itzuli  (1836 -
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican Party (en) Itzuli

Find a Grave: 40466408 Edit the value on Wikidata

Joseph Jenkins Roberts (Norfolk, Virginia, 1809ko martxoaren 15a - Monrovia, 1876ko otsailaren 24a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako lehendabiziko presidentea izan zen 1848tik 1856ra. 1872tik 1876ra arteko agintaldia errepikatu zuen.

Libre jaio zen Estatu Batuetan, galestar jatorriko aita batengandik eta ama mulata batengandik. Beste virginiar batzuekin eta bere familiarekin batera Liberiara emigratu zuen 1829an, Amerikako Kolonizazio Elkartearen laguntzarekin. Familiaren helburuetako bat afrikarrak ebanjelizatzea zen.

Liberian inportazio eta esportazio negozio batekin Estatu Batuekin aberastu zen.

1833an goi sheriff izendatu zuten barnealdeko tribuen zergak biltzeko, eta 1835ean gobernadore kargua hartu zuen, 1848an herrialdearen independentzia lortu arte mantendu zuena.

1848an herrialdeko lehendabiziko presidente bihurtu zen. 3.000 kolonoren ahaleginarekin estatu bat eraikitzeko zailtasunak izan zituen. Barruko tribuek erlijio tradizionalak mantendu zituzten eta esklaboen merkataritzari eutsi zioten. Marylandeko koloniari lagundu zion 1856an grebo eta kruen aurkako gerretan, eta 1857an kolonia Liberian integratu zen.

Lehen agintaldiaren ondoren, Liberiako armadako ofiziala eta Britainia Handian eta Frantzian enbaxadorea izan zen. 1862an Liberia Collegeren sortzaileetako bat izan zen eta 1876ra arte buru izan zen.

1872an presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen Alderdi Errepublikanoaren hautagai gisa. 1872an presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen Alderdi Errepublikanoaren hautagai gisa eta 1874an berrautatu zuten. 1875etik agintaldia amaitu arte ezinduta egon zen.