Edukira joan

Japoniar mitologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasondoan bizi den dragoi erregearen alabetako bat. Utagawa Kuniyoshik egina. (1797-1861).

Japoniar mitologia sinesmen sistema biziki konplexu bat da. Shinto panteoia bera bakarrik 8 milioi kami (jainko edo izpirituak japonieraz) baino gehiagoz osatua dago. Antzinako txinatar zibilizazioaren eragina gora-behera, japoniar mitologia eta erlijioaren zati handi eta garrantzitsu bat bakarrak dira. Tradizio shinto eta budistak ditu, nekazal sinesmen herrikoiez gain. Beste alde batetik, greziar mitologian, eskandinaviar mitologian eta egiptoar mitologian ez bezala, oso zaila da japoniarrek mitotzat zein hartzen duten ezberdintzea.

Mito japoniar arruntak Kojiki, Nihon Shoki eta beste liburu gehigarri batzuetan oinarritzen dira. Kojikia, literalki "antzinako gauzen erregistroa" esan nahi duena, Japoniako historia, elezahar eta mitoei buruzko liburu ezagunik antzinakoena da, eta Nihon Shokia bigarren antzinakoena. Shintoshuak japoniar jainkoen jatorriak ikuspegi budista batetik azaltzen ditu, Hotsuma Tsutaek mitologiari buruzko bertsio ezberdin bat erregistratzen duen bitartean.

Japoniar mitologiaren emaitza nabarmengarri bat familia inperialaren jatorria azaltzen duela da, eta jainkoen seme-alaba bezala irudikatzen ditu. Enperadore hitzarentzako japoniar hitza tenno da (天皇 japonieraz) "zeruko erregea" esan nahi duena (天 karaktereak "zerua" esan nahi du).

Izen propioen idazketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainko asko agertzen dira japoniar mitologian, horietako askok izen ugari dituzte eta gainera, euren izenetakoren batzuk oso luzeak dira. Jarraian nabarmenenak agertzen dira, eta laburtuak:

« Adibidez, Ninigi edo Ame-Nigishikuni-Nigishiamatsuhiko-Hikono-ninguno-Ninigi-ningu'n-Mikoto honela ere labur daiteke: Hikoko-no-Ninigi edo Hono-Ninigi »


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]