Iralabarri
Iralabarri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′18″N 2°56′10″W / 43.255°N 2.936°W |
Azalera | 0,39 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 12.304 (2023) |
Dentsitatea | 31.549 bizt/km² |
Iralabarri Bilboko auzoa da. Bilboko Errekaldeko barrutian kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 11.696 biztanle eta 0,39 kilometro koadroko azalera zeukan (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Hegoaldean Errekaldeberrirekin egiten du muga, iparraldean Abandorekin, ipar-ekialdean Zabala auzoarekin, mendebaldean A-8 autobidearekin, eta ekialdean Zabalbururekin.
Irala landa gunea izan zen, baserriak eta ortuak zeuden bertan. Horietako bat Urizar dorretxea da. Bestalde, XX. mendearen hasieran, industrializazioaren hastapenetan, enpresek euren langileentzako etxeak eraiki ohi zituzten. Bilbon ogia ekoizten zuen lantegi nagusienetakoa zen Harino Panaderak ere halaxe egin nahi izan zuen, eta horretarako Iralabarri auzoan egin zizkien bere langileei etxeak. Auzo berri horrek hiru pisuko etxebizitza blokeak eta ortuak zituzten patio zabalak zeuzkan.
Ondorengo hamarkadetan ordea, hirira zetorren etorkin oldeak eraginda inolako ordenarik gabe eraiki zen auzoan, arrapaladan eraiki beharrak kale estu eta argitasunik gabeak ekarri zituen. Hala ere, azken urteetan hainbat hobekuntza egin dira bertan eta parke bat eraiki da A-8 autobidetik gertu, Eskurtze parkea.
Ondare nabarmena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskurtze parkea
- Harino Panadera fabrika
- Kirikiño eta Zuberoa kaleetako eraikinak
- San Luis Beltran eliza
- Urizar dorretxea
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zuberoa kaleko etxeak.
-
Harino Panadera fabrika
Kalerik garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irala kalea
- Kirikiño kalea
- Zuberoa kalea
Elkarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irola irratia
- Gazte Lokala
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Buia • Deustuko Doneperiaga • Elorrieta • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |