Edukira joan

Iragazketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iragazpen» orritik birbideratua)
Iragazte angularreko eskema sinple bat.

Iragazketa likido edo gas batean esekiduran dauden partikula solido edo likidoak bereizteko prozedura da, delako likido edo gasa direlako partikulei bere baitatik iragaten uzten ez dien material batetik igaroaraziz egiten dena.[1] Normalean, mekanikoki bereizteko erabiltzen den baliabide mekaniko porotsuari iragazkia, bahea edota galbahea esaten zaio, edo, oro har, sarea edo oihala.

Oro har, iragazi terminoa erabiltzen da koloidala baino txikiagoak diren partikulen bereizketa mekanikoari buruz ari garenean (bahetu edo eralki, partikula handiagoak direnean), edo begi hutsez ikusten ez direnei buruz ari garenean.

Iragazte-prozesuen aplikazioak oso zabalak dira, eta giza jardueraren eremu askotan daude, bai etxeko bizitzan, bai industria orokorrean, non teknika kimikoak behar dituzten industria-prozesuak bereziki garrantzitsuak diren.

Iragazketa arte praktikoko ikerketa batetik garatu izan da tradizionalki, XX. mendetik arreta teoriko handiagoa jasoz. Iragazketa-prozesuen eta ekipoen sailkapena askotarikoa da, eta, oro har, sailkapen-kategoriak ez dira bata bestetik baztertzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2014]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.