Indus
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Gotzon lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Indus Indus River سندھ | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 3.180 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°59′40″N 67°25′51″E / 23.9944°N 67.4308°E |
Estatu burujabe | Pakistan |
Province of Pakistan | Punjab |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.165.000 km² |
Arro hidrografikoa | Indus basin (en) |
Ur-emaria | 6.600 m³/s |
Iturburua | Sengge Zangbo (en) eta Tibeteko goi-ordokia (4.255 m) |
Bokalea () | Arabiako itsasoa |
Indus[1] (urduz: سندھ; sindhiz: سنڌو; punjabiz: shahmukhiz: سندھ, gurmukhiz: ਸਿੰਧੂ; hindi eta sanskritoz: सिन्धु; persieraz: حندو ; pashtoz: ّآباسن; tibeteraz: སེང་གེ།་གཙང་པོ Sengge Chu; txineraz: 印度; grezieraz: Ινδός; ingelesez: Indus River) Pakistango ibairik handiena eta luzeena da. Europan, antzinako Grezian Hindos eta antzinako Erroman Indus izenaz ezaguna zen.
1947an India eta Pakistan banatu baino lehen, Indus Indiako azpikontinenteko bigarren ibairik inportanteena zen, Gangesen atzetik.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaiak Tibeten du iturburua, 5.500 metroko altueran. Himalaiako haran nagusiak zeharkatzen ditu Kaxmir igarota Pakistanera ailegatzeko. Hiderabaden ibaiak delta bat sortzen du, eta azkenean Karatxiko portuan itsasoratzen du.
Indusen luzera osoa ez da ezaguna eta 2.900 - 3.180 kilometro artean dago. Batez besteko emaria 6.700 m³/s da eta 1.081.700 km² azalera duen arroa du. Bere ahoa Omango Golkoan dago, 7.770 km²-ko deltan.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sanskritoz सिन्धु (Sindhu) eta persiera zaharrez حندو (Hindu) etimologikoki mugako ibai gisa interpretatu da. Iraniera zaharreko *s > h aldaketa fonetikoa igartzen da bi formen artean, eta greziarren bidez Erromara iritsi zenean izenak hasierako kontsonantea galdu zuen Indus bilakatuz[2].
Izena eskualde geografiko handien izenen jatorrian dago, Sindh eskualdea eta batez ere Hindustan eta India, biak Hegoaldeko Asiako eskualde handiaren adiera historikoan ulertuta, hau da, ez bakarrik egungo India baizik eta Pakistan eta Bangladesh direna ere.
Indo forma erabili izan da euskaraz (gaztelaniazko bera, frantsesez Indus delarik), baina Indus arautua du Euskaltzaindiak 1996tik, eta berretsia 2012ko Asiako toponimiari dagokion 171. arauan[3].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indus harana antzinateko lehen zibilizazioetako baten kokapena izan zen. Hedapen handiko kultura izan zen, baina bere bi zentro ezagun eta handienak Harappa eta Mohenjo Daro dira.
Indusko zibilizazio honen arorik garatuena K.a. 2800-2500 urteen artean gertatu zen, eta fase horren amaierarako garatutako hiritar zibilizazio konplexua Egiptoko eta Mesopotamiakoaren parekagarria zen.
Idazkera zuen zibilizazioa zen, baina ez da deszifratzerik lortu, eta ez dakigu zibilizazioaren hizkuntza zein taldetakoa den.
Antzinan pertsiarrek ibaiari Sindhu zioten, izena Indiako azpikontinentean bizi ziren biztanle guztiei hedatzen: Sindhustan (Sindhuen herria).
Bere haranean K.a. 2300 eta 1750 artean, bere bazterretan Indus haraneko kultura sortu zen, antzinako kultura nagusienetako bat eta Mohenjo-Daro edo Harappa bezalako hirien sortzaile.
Ibaia ikusteko lehendabiziko europarra Alexandro Handia izan zen. Honek Indusen bere inperioaren ekialdeko muga ezarri zuen.
Ibaiadar nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Natur bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]180 arrain espezie baino gehiago bizi dira Indus ibaian, eta bere ibar eta uretan anfibio dibertsitate handia dago halaber (25 espezie). Ugaztunen aldetik, igaraba arrunta (Eurasiakoa, Euskal Herrirainoko hedadura duena) eta Lutrogale perspicillata igaraba bizi dira, eta arrisku larrian dagoen espezie bat, Platanista gangetica ur gezako izurde itsuaren Indusko sub-espeziea[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ (Ingelesez) Bailey, H. W.. (1975/10). «Indian sÍndhu-, Iranian hindu» Bulletin of the School of Oriental and African Studies 38 (3): 610–611. doi: . ISSN 1474-0699. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ «Indus - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).
- ↑ (Ingelesez) Braulik, Gillian T.. (2006-05-01). «Status assessment of the Indus River dolphin, Platanista gangetica minor, March–April 2001» Biological Conservation 129 (4): 579–590. doi: . ISSN 0006-3207. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).