Edukira joan

Indarkeria eza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indarkeria-ez» orritik birbideratua)
Mahatma Gandhi 1930ko hamarkada amaieran. Mohandas Karam Chand Gandhi jo ohi da indarkeria ezaren mugimenduaren sortzailetzat. Ahimsa ideia hedatu zuen, gero beste ekintzaile ugari inspiratu zituena, esate baterako Martin Luther King Jr.

Indarkeria(rik) eza edo bortizkeria(rik) eza gizartearen aldaketarako edo helburu politikoak lortzeko filosofia eta estrategia bat da. Indarkeriaren aurka dagoen filosofia hau Gandhik erabili zuen lehenengo aldiz sistematikoki eta berak zituen helburuak lortuz. Nahiz bakezaletasunarekin harreman zuzena izan, ez da berez berdina. Bakezaletasunagandik ezberdintzen duena zera da: Egoera bat ez onartzea eta era aktiboan horren aurka egitea. Desobedientzia zibila aldiz, indarkeria ezaren filosofiari hertsiki lotutako metodoa da.

Indarkeriarik eza Gandhiren iritziz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Indarkeriarik eza ez da gaitzaren kontrako benetako borroka guztiari uko egitea (...). Moralaren kontrakoa denaren aurka borrokan egiteko, adimenaren oposizioa daukat gogoan eta, beraz, aurka egiteko joera morala. Tiranoaren ezpatari aurre egiten ahalegintzen nahiz, ez altzairu zorrotzagoz jotzen (...). Iraultzak baketsua eta etengabekoa izan behar du, aginteak herriaren ordezkariei igarotzea modu naturalean lor dadin, ondo jagonda dagoen arbolatik jausten den fruitu heldua bezala. (...). Geure programa bera ontzat hartzen badugu, zera pentsatu beharko dugu, ingelesek aintzakotzat hartuko dutela maitasunaren indarra, armen indarra aintzakotzat hartzen dutenez gero"

"Gizon batek bortitza izan nahi ez badu ez du haserretu behar iraindu duenarekin. Ez dio ezer txarrik opatuko; ona opatuko dio; ez dio gaizki esango eta ez dio zigor fisikorik emango. Erasotzaileak janaraziko dizkion irain guztiak onartuko ditu (...). Indarkeriarik eza, beraz, aktiboan, den guztiaren aurrean jarrera ona izatea da (...). Indarkeriarik eza egoera perfektua da. Jakin ez arren, gizateria osoak nahi duen helburua da (...). Beraz, indarkeriarik ezak nazioaren politika informatu behar du (...). Itxaron gabe, ingeles eta laguntzaileekin adiskidetu behar dugu."

M. Gandhi, India Gaztea, 1920[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Gandhi, Mahatma. (1924). Young india. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]