Edukira joan

Herzog & de Meuron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herzog eta de Meuron» orritik birbideratua)
Herzog & de Meuron
Datuak
Motaarchitectural firm (en) Itzuli
HerrialdeaSuitza
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1978
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Instagram: herzogdemeuron Edit the value on Wikidata
Elbphilharmonie, HafenCity Hamburg (2007-2016)
Londresko Tate Modern museoaren barruko ikuspegia

Herzog eta de Meuron Suitzako arkitektura agentzia da, 1978an sortua Jacques Herzog (1950eko apirilaren 19an Basilean) eta Pierre de Meuron (1950eko maiatzaren 5ean Basilean) arkitektoen eskutik.

H&deM taldearen hasierako eraikinak super-modernotasunaren lan huts eta garbiak dira, arte minimalistaren oso hurbilekoak. Hala ere, lan berrienetan, hala nola Tokioko Prada denda, Bartzelonako Forum Eraikina eta Pekingo Estadio Olinpikoa, ibilbide horren aldaketa bat sumatzen da, forma geometriko garbiak baina ez oinarrizkoak erabiliz. Arkitekto hauek Joseph Beuys aipatzen dute askotan beraien inspirazio eta iturburu artistiko gisa eta sarri artistekin elkarlanean aritzen dira proiektu bakoitzean. Bereizgarria dute, batez ere, ekai edo material arruntekin sortzen dituzten harreman ezohiko eta ezezagunak, materialtasuna ere oso garrantzizkotzat jotzen baitute.

Lan garrantzitsuena eta ezagunena Londresko Tate Modern museoa dugu (2000), non zentral elektriko zahar baten arte galeria moderno bat eraiki zuten. Bartzelonako Forum Eraikina ere ezaguna egin da, hegada handiko hiruki erraldoia, zuloz zeharkatutako fatxada indigoarekin, auditorio bat eta erakusketa aretoak dituena barnean.

2000. urtean Pritzker saria jaso zuten.

Lan Garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]